Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/15

Gaurko sententziak argi uzten du aurreko legegintzaldian eginiko guztia ondo egina egon zela

Bilduk, zaborraren inguruan ezarritako epai eta prozedura guztiak galdu ditu eta sententziaren arabera, kontratatu zen finantza-produktua da BEIk eskatzen zuenari egokitzen zitzaion bakarra.
Maria Eugenia Arrizabalaga eta Carlos Ormazabal

Gaurko sententziak amaiera ematen dio –oraingoz- Ezker Abertzaleak, zaborren kontuan, dena auzipetzeko asmoz eraman duen estrategiari. Eta sententzia honek, beste behin ere, aurreko legegintzaldian egin zen guztia ondo egina egon zela berresten du. Ezker Abertzalearen eskuetan dagoen Aldundiak epaiketa guztiak galdu ditu:

- Txingudiri betoa ezarri zion Partzuergoan sartzeko. Azkenean, Txingudi sartu da, eta Bilduk mankomunitateen gehiengoa galdu du.

- Injieneritzen eta esleipen pleguen kontrako prozedura administratiboak galdu zituen. (Ez dago soberan, gainera, Bilduk injenieritza berri bat inolako prozedurarik eraman gabe aukeratu duela).

- Eta azken hau: bankuen eta finantziazio-aholkularitzaren kontrako epaia galdu du. Honi buruzkoa da gaurko sententzia.

Guzti honekin argi geratzen da aurreko legegintzaldian eginiko guztia ondo egina egon zela. Legezkoa zela, gehiengoek ematen duten legitimitateaz egina egon zela eta zaborren arazoari irtenbidea emateko eraginkorra izan zela. Irtenbidea zegoen lekuan, Bilduk, beste behin ere, gipuzkoarrak irtenbiderik gabeko bidetik sartu ditu.

Zaborren inguruko judizializazio estrategiarekin, Bilduk bere noraeza ezkutatu nahi izan du. Adostasunetara iristeko duen ezintasuna eta gipuzkoarren borondatea errespetatzeko bere asmorik eza ezkutatu nahi izan ditu. Azken hau, Batzar Nagusietan adierazitakoaren kontra eta Atez Atekoaren kontra herritarrek esandakoaren kontra eginez. Ezker Abertzalearen obsesio bakarra errauskailua geldiaraztea izan da. Eta helburu hau lortzeko ez dio beste ezerreri erreparatu. Bilduk hasiera-hasieratik zekien zein izango ziren bere erabakiaren ondorioak.

Epaiak berretsi egiten du, kontratatutako finantza produktua BEI-ren (Europako Inbertsio Bankuaren) eskaeretara egokitzen zen bakarra dela. Eta, era berean, kalte-ordainak eta GHK-k Banka eta Enpresei egindako ordainketak, Batzar Nagusien gehiengoaren eta Konsortzioa eta GHK beraren estatutuen kontra, errauskailua gelditzeko aldebakartasunez hartutako erabakiaren ondorio direla.

Gaur Gipuzkoak, hondakinak bezalako gai larriaren aurrean ez dauka irtenbiderik, Bilduk egindako planteamenduak herritarren nahiaren (atez ate), legezkotasuna, (indarrean dagoen arautegia) eta ingurugiro arautegiaren (Osinbeltz) aurkakoak dira.

Ezker Abertzalea bere dogmen biktima da, ikuspegi inposatzaile baten biktima, eta errealitatetik kanpo dago, eta gainera Gipuzkoa kolapsora eta kaosera eramaten ari da. Urtarrilak 31tik aurrera Gipuzkoak zabortegi bakarra izango du eta oraindik ez dago alternatibarik.

Errazkin diputatuaren berehalako agerraldia eskatzen dugu, azal dezan zein den bere plana eta zeintzuk izango diren Gipuzkoarrentzat bere politikak dituen ondorioak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...