Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Koldobike Olabide izango da Legazpiko hautagaia
Legazpiko Uri Buru Batzarrak, Koldobike Olabide Huelga, hautatu zuen, aho batez, maiatzako Udal Hauteskundeetarako EAJ-PNVren Alkatetzarako Hautagai bezala.
Legazpiko Mirandaola baserrian jaioa, Zientzia Kimikoetan lizentziatua da (EHU) eta Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialeko Ingurugiro Kudeaketan Masterra.
Formazio eta lan kurrikulum zabala izanik, Ingurugiro Kudeaketa Auditoritzan eta efizientzi energetikoan duen prestakuntza azpimarragarria da, baita Kalitate Auditoritzan ere. Bestalde, ingurugiro kudeaketa eta eko-diseinuari buruzko kontsultoria espezializatuan esperientzia zabala izanik, EHU eta Mondragon Unibertsitatean irakasle izan da ingurugiroko hainbat master eta graduondoko kurtsotan.
Legazpiar bezala hainbat esparrutan modu aktiboan parte hartu du: Kilometroak 94ren antolaketan, Legazpiko garapen sozio-ekonomikoa sustatzeko helburuarekin Legazkide elkartearen sorrera eta zuzendaritzan, Haztegi ikastolako Guraso Batzordean, Doinua Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordean eta Ilintxa Kirol Elkartean, besteak beste.
Bukatzeko, aipagarria izan da Atez ateko Zabor bilketaren aurkako Legazpiko Herri Plataformaren lan taldean egindako ekarpena.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


