Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/13

Lezoko EAJk alde zaharrean agertutako pintadak garbitu eta honen kostua zein den esateko eskatu dio bilduren udal gobernuari

Errege gauean agertu ziren pintadak Lezoko alde zaharreko eraikin gehienetan. Jeltzaleek ezker abertzaleari eskatu diote beraien jendearen artean ordena jartzeko, horrelako ekintzak berriro gerta ez daitezen.
Lezoko EAJk alde zaharrean agertutako pintadak garbitu eta honen kostua zein den esateko eskatu dio bilduren udal gobernuari

Lezoko EAJ-PNV k bere haserrea adierazi du errege eguneko goizaldean herriko alde zaharrean agertu ziren pintadekin. “Horrelako ekintzetara ohituak ba gaude ere, oraingoan urrutiegi joan dira, alde zaharreko ia eraikuntza guztiak margotuz” adierazi du Kepa Garbizu bozeramaileak. Udaletxea, Santo Kristo eliza, armarridun etxeak eta harri landuko eraikuntzak izan dira kaltetuenak. “Dena dago pintadez josia” azaldu dute.

Jeltzaleak arduratuta daude herriaren utzikeria eta zikin itxuraz eta beste behin ere udal gobernuari gai hau errotik heldu dezan eskatu dio. “Lezok urtean 58.000 euro baino gehiago bideratzen ditu turismoa erakartzeko proiektuetara eta ez da onargarria beste aldetik ahalegin guzti hau, herriaren erakargarritasuna zapuzten duten honelako ekintzekin boikoteatzea” adierazi dute.

Bestalde, argi utzi nahi izan dute ez daudela adierazpen askatasunaren kontra, eta denek libreki beraien ideiak eta iritziak azaltzearen alde daudela. Zentzu honetan, beharrezkotzat jo dute herriko puntu estrategikoetan informazio panelak jartzea, denek beraiek kartelak jar ditzaten, edota beraien iritziak adierazi modu garbi eta ordenatuan, etxeetako fatxadak edota herriko paretan erabili beharrean.

Kepa Garbizu bozeramaile jeltzaleak ezker abertzaleari eskatu dio pintadak egin eta gero beraiek udaletxeko gobernuan egotean hauek garbitzeko duten betebeharraren arteko inkoherentziaz hausnarketa egiteko. “Lezoren irudia kaltetu gabe eta lezoarron poltsikoei eragin gabe beraien ideiak azaltzeko formula egokia aurkitu behar dute” gehitu dute.

Bukatzeko, Lezoko EAJ-PNV-k Bilduren udal gobernuari eskatu dio pintada guztiak garbitzeko ahalik eta azkarren eta publiko egin dezan honen kostua, lezoar guztiok jakin dezagun honek eragiten digun benetako kostua.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...