Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak elkarlanaren eta lankidetzaren alde egin du hiritarrek eta politikariek elkarri eragiteko
Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Gardentasuna, parte-hartzea eta elkarlana beharrezkoak dira hiritarrek politikaz eta erakundeez gehiago ez aldentzeko”
Donostiako EAJ-PNVk lan-jardunaldia egin du Gobernu Onari buruz gaur goizean Ideiagunean. Bertan, parte hartu dute, jeltzaleen diputatu nagusigai Markel Olanok, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagai Eider Mendozak, Imanol Lasak eta Xabier Ezeizabarrenak, eta, besteak beste, Irungo (Xabier Iridoy), Eibarko (Eva Juez), Errenteriako (Maite Peña) eta Zarauzko (Xabier Txurruka) alkategaiak eta eusko legebiltzarkideak.
Jardunaldiaren atsedenaldian, EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak elkarlanaren eta lankidetzaren alde egin du, herritarrek eta politikariek elkarri eragiteko. Goiak azaldu duenez, hiritarrek politika urrun sentitzen dute, eta horri erantzun behar diogu. Izan ere, informazio faltaren, gardentasun faltaren eta parte-hartzea antolatzeko zailtasunaren ondorioz, herritarrek ez dute konfiantzarik eta esperantzarik erakundeengan zein politikariengan.
Horren harira, Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Hiritarrek informazio gehiago jaso behar dute, baina ez bakarrik kantitatea, baizik eta kalitatezko informazioa ere. Izan ere, informazioak segidakoak ematen dizkigu: ezagutza, hiritar-formazioa, gai publikoen gainean erabakitzeko gaitasuna; eta politika publiko eraginkorragoak, zorrotzagoak eta kalitate demokratiko handiagoa. Hori dela eta, baldin eta udalerrien etorkizuna elkarrekin eraiki nahi badugu, bizitza kalitatea, aurrerabidea eta garapena bermatuko ditugu. Beraz, esfortzua egin behar dugu hiritarrei informazioa emateko, hain zuzen ere, hiritarrek beraiek eskatzen diguten informazioa. Eta, halaber, gardenak izan behar dugu eta datuak eman behar ditugu, baina baita erakundeek garatzen dituzten jarduerak ere”.
Era berean, jeltzaleen Donostiako alkategaiak segidakoa esan du: “Baldin eta herritarren parte-hartzea kudeaketa publikoan ezartzen badugu, gobernuak indartuko ditugu, politika publikoak legitimatuko ditugu, pluraltasuna ezarriko dugu eta herritarren parte-hartzea sustatuko dugu gobernuen programetan zein ekintzetan”.
Hortaz, Goiak adierazi du, ezinbestekoa dela kudeaketa planak egitea, hain zuzen ere, ebaluatu daitezkeen kudeaketa planak, eta beti, helburuak zehazteko. Izan ere, hiritarrek jakin nahi dute zertan gastatzen den bere dirua eta zein emaitzak dituzten hartzen diren erabakiak. Eta, horretarako, ezinbestekoa da hiritarrei kontu ematea, betiere, modu garden eta publikoan.
Gainera, Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da hiritarrei ezagutzera ematea erakundeen ordezkarion agenda publikoa. Hau da, hiritarrek jakin behar dute zer egiten dugun, norekin gauden eta arlo publikoan egiten duguna. Hori oso garrantzitsua da beste kultura politiko baterantz aurrerapausoak egiteko”.
Goiak, halaber, esan du, parte-hartzea asko erabiltzen dela, baina azken urteotan edukirik gabeko parte-hartzea dela. Hori dela eta, hiritarrekin parte-hartzeko moduak egituratu behar dira eta, beti, zintzotasunez, eta ez, ordea, egin nahi duguna legitimatzeko. Izan ere, baldin eta parte-hartzea horrela erabiltzen badugu, ez diogu mesederik egingo eta, ondorioz, ez ditugu hiritarrak politika-jarduerara gerturatuko.
Azkenik, hona hemen Eneko Goiaren hitzak: “Helburu komunak bilatu behar ditugu, eta gai izan behar dugu norberak bere burua non kokatu behar duen jakitea. Izan ere, parte-hartze eskema berri honek egun egiten dena gainditzen du, eta honakoa proposatzen du: hiritarren zein elkarteen parte-hartzea egituratua izatea eta, beti, elkarlana eta lankidetza sustatuz, helburu komunak lortzeko eta hiriak zein lurraldeak Aurrera egiteko”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


