Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zumaiako EAJk hondakin bilketa sistema berria “behingoz” eta bere osotasunean aurkezteko gonbitea luzatu dio alkateari
Urola Kostako Mankomunitatean, orain bi hilabete pasa, Iñaki Agirrezabalaga alkateak 2014. urtea amaitu aurretik hobetutako hondakin bilketa ezarriko zela iragarri ondoren, EAJ-PNVren udal taldeak dio “zehaztugabetasun handienean inauguratu dugu 2015, urtea”.
Bozeramale jeltzaleak, Montse Aranak, oso kezkatuta dagoela adierazi du udal gobernuak legealdi osoan gaiaren inguruan egin dituen “iragarki aldakor eta zatikakoagatik. Gaur egun, funtzionamenduari eta kostu ekonomikoei dagokienez, zehaztasunik gabe jarraitzen dugu. Dakigun bakarra da, organikoak eta errefusa jasotzeko ibiliko diren bi edukiontzi motak txipa eramango dutela eta gaur egun daudenak baino edukiera txikiagokoak jarriko direla baina datu errealetan oinarritu gabeko inolako argudiorik gabe”.
Sentsu honetan, alkateari hitza hartuaz, pasa den urrian ez zuenean nahi izan sistemaren xehetasunak aurreratu Agirrezabalagaren esanetan “oraindik ñabartzen ari direlako”, bozeramale jeltzaleak honakoa galdetu du: “Zenbat denbora gehiago behar du ñabardurak ixteko eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko? Akaso ia lau urte hauek ez dira aski izan?” eta “behingoz” hondakinak biltzeko sistema berria bere osotasunean ñabardura guztiekin eta bere kostuekin, aurkezteko gonbitea luzatu dio alkateari.
Aranak gogoratu du: “sistemak, dagozkion txosten teknikorik gabe eta txosten ekonomiko- finantzariorik gabe jarraitzen du. Mankomunitateko teknikoen txostenik ere ez du eskuduntza berea denean eta udalaren asmoa denean epe laburrean mankomunitatearen ardura izatea hondakin guztiak jasotzea”.
“Agirrezabalagak, jarraitu du, zalantza guztiak argitzeko obligazioa dauka. Halaber, abenduaren 23tik aurrera, Urteta itxi ondoren, gure hondakinak Lapatxeko zabortegira garraiatzeak Zumaiako kontuetan duen ondorio ekonomikoa, abenduaren 29an erregistratu genuen idatzian eskatzen dugun bezala”.
Ildo berean gehitu du: “zehaztasun ezaren eta bere alderdiaren aginduak zumaiarren interesen aurretik jartzearen beste adibide berri bat da. Bi aldiz ordaindu beharko ote dugu? Lehenik modu zuzenean ordaintzen dugun tasarekin eta gero udal aurrekontuaren bidez? Zentzugabekeri hutsa da, bat gehiago. Hori bai, udal idazkariaren eta kontu-hartzailearen aurkako txostenekin, Bilduk bakarrik onartu zituen aurrekontuekin ordaindu beharko da”.
Amaitzeko aurreratu du mozio bat aurkeztuko duela non eskatuko zaion udalari “Zestoako Osinbeltzeko harrobian diputazioak ezarri nahi duen hondakin geldoen biltegia deituriko baino zabortegia izango den proiektuaren aurka egin dezan. Adituen txostenek diote harrobian lurperatuko diren tratatutako hondakinak gasak, kiratsak eta lixibiatuak sortuko dituztela, gurea ere den Urola ibaia kutsatzeko arrisku larriarekin eta bere ondorioak modu zuzenean eragingo digutenak”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


