Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Egibar: "Euskadin solidaritatea ez da karitatearen ariketa, baizik eta eredu sozial baten ondorioa''
Aurreratu du 2015 urte garrantzitsua izango dela ekonomia suspertu, bakea finkatu eta estatus berria lortzeko.
GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramailea, Joseba Egibar, komunikabideen aurrean agertu da Iñigo Urkullu lehendakariaren urte amaierako hitzaldia baloratu eta euskal gizartearen solidaritatea nabarmentzeko. “Solidaritatea gizarte honen ezaugarrietako bat da izan da azken bi urteetan. Abiadura mantsoagoa bada ere, bidea denon artean egin behar dugu. Solidaritate hori ez da karitatearen ariketa, baizik eta eredu sozial baten ondorioa”, zehaztu du.
Egibarrek Euskadiko babes sistemaren aldeko apustua berretsi du, “erantzun egiten duelako gizartea gaizki pasatzen ari denean eta jendeak laguntza behar duenean”. Argitu du erakunde eta herritarren arteko lankidetza dagoela arrakasta horren atzean, eta horregatik nabarmendu egin du zerbitzu sozialak bermatu eta hobetzeko erakunde ezberdinek itxi berri duten adostasuna. “Oso garrantzitsua izango da akordio hau datorren urteei begira. Lehendakariak abiapuntu ona dela azpimarratu du, eta herritarrek ikusiko dituzte akordio horren ondorioak”, adierazi du.
Hasi berri dugun urteari buruz ere itxaropenarekin hitz egin du, ziur delako 2015an aurrerapausoak emango direla Lehendakariak legegintzaldi hasieran finkatutako erronkak lortzeko. “Aukera izango dugu erabaki garrantzitsuak hartzeko ekonomia suspertu, lanpostuak sortu, bakea finkatu eta euskal herritarren borondate politikoa eguneratzeko”, aurreratu du. “2014 eusteko urtea izan zen, eta 2015 aurrera egiteko urtea izango da”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


