Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2015eko Donostiako udal aurrekontuaren proiektua oso berandu iritsi da
Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak, nabarmendu du udal Gobernuak aurkeztu duen udal aurrekontuaren proiektua oso berandu iritsi dela, “berriro ere epez kanpo gainerako erakunde guztiek aurrekontuen inguruko eztabaida izan dutenean”, eta mesfidantza handia sortzen duela orain arte aurrekontuen inguruan hartutako konpromisuak, neurri handi batean, betetzeke utzi dituen udal Gobernu honekiko. “Bilduren Gobernuak horren kudeaketa pobrea egin ondoren ez du jadanik batere krediturik”, adierazi du Goiak.
Udal Gobernuak aurrekontua parte-hartzaile delako egiten dituen aipamenak “ez datoz bat Bilduk Legealdian zehar izan duen ibilbidearekin; izan ere ez baitu ezertarako aintzakotzat hartu herritarren partaidetza egin dituen hiru aurrekontu proiektuak egiteko garaian. Laugarren aurrekontura iristean -hauteskundeen aurretik, hain zuzen- gogoratu da Bildu herritarren partaidetzaz. Horrek pentsarazten du aspaldidanik irudian erabat zentraturik dagoen Gobernuaren beste argazki bat besterik ez dela”, baieztatu du Eneko Goiak.
Edonola ere, talde jeltzale donostiarrak “Legealdi osoan egin duen bezala aurrekontuen inguruko eztabaida honetan ere arduraz jokatu du, betiere Donostiako interesak buruan. Horretarako, gure jarrera mugatu aurretik, sakon aztertuko dugu Bilduren Gobernuak proposaturiko 2015eko aurrekontuen proiektua. Legealdi osoan zehar egin dugun bezalaxe erantzukizunez eta Donostiaren interes orokorrak begibistatik galdu gabe jokatuko dugu oraingoan ere, baina ahaztu gabe Bilduk bete gabe utzi dituen konpromisoen zerrenda luzeak aspaldidanik agortuarazi duela udal Gobernu honen kreditua”, amaitu du Eneko Goiak.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


