Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/23

EGIren San Tomas ELAren alde

EAJko gazteek postua jarri dute Donostiako San Tomas egunean Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren alde dirua biltzeko.
EGIren San Tomas ELAren alde

Hirugarren urtez, Eusko Gaztedi Indarrak, EGIk,ekimen solidarioa antolatu du San Tomas egunean. Aurtengoan, Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) alde egin dute eta, horretarako, postua jarri dute Donostiako Alde Zaharreko Trinitate enparantzan. Goiz goizetik hasita, txistorra eta edariak saldu dituzte, eta bildutako dirua gaixotasun honen alde lan egiten duen ADELA elkarteari emango diote.

Hedabideen aurrean ELAren aldeko adierazpenak egin eta familia argazkia atera dute. Bertan izan dira EGIko kideak; Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bakartxo Tejeria; Donostiako Alkatetzarako EAJren hautagaia, Eneko Goia; eta ADELAKO kideak.

ELA gaixotasuna ezagunago egiten laguntzeaz gain, EGI kideek jaia eta ekimen solidarioa uztartu nahi zituzten igandeko ekimenarekin. Horregatik, euskal kantu saioa antolatu zuten Trinitate enparantzan eta, arratsaldean, DJ Jon Urbietak musika jarri zuen.

Aurreko urteetan, Caritasekin eta Angelman Sindromearen alde lan egiten duen elkartearekin  kolaboratu zuten EGIko gazteek, eta lortutako arrakasta ikusita, aurten hain ezaguna egin den ELA gaixotasunaren aldeko kanpainarekin bat egin dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...