Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk konpromisoa hartu du Andoaingo gizarte zerbitzuak bermatzeko
Izagirre eta Eider Mendoza herriko gizarte eragileekin batzartu dira zerbitzu sozialak hobetzeko prestatu duten proposamena ezagutarazteko.
Andoaingo Eusko Alderdi Jeltzaleak bere lehentasunen erdian kokatu du pertsonen babesa, eta horregatik, gizarte zerbitzuak bermatzeko ahalegin guztiak egingo dituela adierazi du Mari Jose Izagirrek, Andoaingo Alkatetzarako hautagai jeltzaleak. Hitzetatik ekintzetara pasa, eta Andoaingo jeltzaleak proposamen zehatza lantzen ari dira gizarte zerbitzuak bermatu eta hobetzeko. Dokumentua EAJko Gizarte Politiken arduradun eta Batzar Nagusietarako presidente gai jeltzalearekin, Eider Mendozarekin, landu du. Bilera egin dute, gaur, biek, herriko gizarte eragileei prestatzen ari diren testua ezagutarazi eta proposamenak jasotzeko helburuarekin.
Izagirrek adierazi duen bezala, herrian azterketa sakona egin ostean bururatu zitzaien zerbitzu sozialak hobetzeko proposamena egitea. Izan ere, zenbait gai hobetu eta eguneratu behar direla uste dute jeltzaleek. Izan ere, gero eta andoaindar gehiagok jotzen dute gizarte zerbitzuetara egoera ekonomikoaren eta gizartearen zahartzearen ondorioz . Ideia hau indartzeko zenbait datu eman ditu Izagirrek. Lehenengoa, eta garrantzitsuena, langabezia tasarena: Andoaingo biztanleria aktiboa %65ekoa da eta 1.141 pertsona daude langabezia, herritarren %12. Ondorioz, gero eta persona eta familia gehiago daude gizarte-bazterketa jasateko arriskuan. Aipatu duen beste datua Emergentzia Sozialeko Laguntzak jasotzen dituzten 104 familiena da; guzti hauek ez dute nahikoa dirurik irabazten eta bazterkeria jasateko arriskuan daude. Azkenik, hirugarren adinekoei erreparatu die, menpekotasuna daukaten 83 aiton-amonek zerbitzua etxean jasotzen dutela jakinarazteko. Kopuru honek, gainera, gora egin lezake, beste 75 urtetik gorako 86 adineko edota bikote euren etxeetan bakarrik bizi baitira.
Andoaingo egoera Gipuzkoako gainerako herrien antzerakoa dela kontutan hartuta, Izagirrek zerbitzu sozialen mapa eguneratzeko apustua egin du, bazterkeria jasaten dutenei, edadetuei eta langabetu gazteei arreta berezia eskainiaz. “Pausu bat gehiago eman behar dugu. Gizarte politiken etorkizuna bermatzeko, ezinbestekoa da eztabaida antzuak alde batera utzi, zein puntutan gauden ikusi eta nora joan nahi dugun zehaztea”, azaldu du.
Ildo horretan, Andoaingo jeltzaleen arduradurak jakitera eman du bere alderdia zerbitzu sozialak hobetzeko helburuarekin lantzen ari den proposamena, eta hori lortzeko Andoaingo EAJk hartuko dituen konpromisoak:
1.- Andoaingo egoera eguneratzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu: Beharrezkoa den azterketa eta diagnosi eguneratua egin.
2.- Erakunde ezberdinen arteko hitzarmena sortu, egoerak agertzen duen zailtasunei aurre egin ahal izateko. Instituzio guztietako alderdi politiko eta teknikarien partaidetza bermatu behar da, pertsonen arreta lehenetsiz eta kritika politikoa alboratuz.
3.- Kudeaketa eraginkortasunean oinarritu behar da: baliabide gutxiagorekin gauza gehiago egiteko gaitasuna izan behar dugu. Sistemaren bideragarritasuna bermatzeko lan egin, finantzaketa eta kudeaketa jasangarria bultzatu behar ditugu.
4.- Baztertze arriskuan dauden gazteak gizarteratzeko lan egin, horretarako hainbat agenteekin hitzarmenak sinatuz.
5.- Kalitatezko zerbitzuak bermatu aiton-amonek etxean ahalik eta denbora gehien pasa dezaten. Familia zaintzaileei lagundu.
6.- Gizaseme guztien arteko errespetu eta solidaritate baloreak sustatzeko programak aurrera eman eta kodigo etikoak landu.
7.- Alor honetan lanean ari diren elkarte eta erakundeen arteko mahaia sustatu. Beraien arteko komunikazioa eta elkarlana indartu, koordinazio hobea eta bikoizketak ezabatzea lortuko genuke. Modu transbertsal eta eraginkorragoan lan egingo litzateke eta lan esparrua zabaltzea lortuko.
8.- Pertsonen arreta-sistema guztien integrazioa lortzeko azterketa burutu eta lan egin. Arreta-sistema sozio-sanitarioa garatu eta finkatu.
9.- Andoaindar guztientzat kalitatezko gizarte zerbitzua bermatu nahi dugu: Herritar guztien bizi baldintzak babestu eta hobetu, duintasun, solidaritate eta giza eskubideak oinarri hartuz.
Lantzen ari diren proposamena ezagutarazi aurretik, Izagirre eta Mendoza herriko zenbait gizarte eragilerekin batzartu dira. Guztiek gizarte politikak bermatzeko ahalegin handiagoa egin behar dela iritzi dute, eta hori lortzeko elkarlanaren alde egin dute. “Oso bilera aberasgarria izan da elkarte hauek guztiek kalean lan egiten dutelako, gehienetan, boluntarioen eskutik. Ideia interesgarri mordoa eman digute eta horiek guztiek isla izango dute gure programan”, aurreratu du Izagirrek.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


