Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lezoko EAJk lokal berria zabaldu du herritarrengandik gertuago egoteko
Herritarrekin bildu, jendearen ekarpenak jaso edota kezka eta arazoak dituzten lezotarrei harrera egiteko asmoz zabaldu dute lokal berria jeltzaleek Guillermo Lazon 6.ean. Benetako herritarren parte hartzea sustatuz programa berritzailea landu nahi dute udal hauteskundeetarako.
Lezoko EAJk egoitza berria izango du hemendik aurrera herriko erdigunean eta herritar guztientzat izango ditu zabalik bere ateak. Taldeko bilerak eta ekintzak egiteko lekua izateaz gain, herritarrei harrera egin eta beraiekin elkartzeko gunea ere izango da. “Jendearengana gerturatzen lagunduko digun bitartekoa izango dela ziur gaude” azaldu du pozik Kepa Garbizu bozeramaile jeltzaleak.
Bilduren gobernuaren nora-ezaz eta proiektu faltaz arduratuta, Lezon benetako alternatiba EAJ dela garbi daukate eta udal hauteskundeetarako egitasmo sendo bat herritarrekin elkarlanean osatu nahi dutela aurreratu dute. “Programa berritzailea landu nahi dugu, esan du Kepa Garbizu udal bozeramaileak eta horretarako hasiak gara talde lanean. Ongi etorriak izango dira lezotarren ideia eta ekarpenak ere”.
“Lezoren etorkizun proiektua lantzeaz gain, ia lau urte hauetan ikusi dugun gobernatzeko era ere era bat aldatu nahi dugu, gardentasunaren aldeko apustua eginez eta lezotarrekiko konfrontaziorik gabe, herritarrei bizkarrik eman gabe, lezotar guztiak errespetatuz,” azpimarratu du Kepa Garbizuk. Inposaketarik gabeko udal gobernua behar dugu, eta Lezon zaborrekin gertatu dena da egin behar ez denaren adibidetako bat. Lokal berria zabaltzeak lezotarrekiko lana egiteko eta EAJ-PNV alderdiaren erreferentzia edukitzeko aukera ematen digu.“Orain arte bezala, gure herriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berriztatu nahi dugu eta langabeziaren aurkako politika eta ekonomia sustapena izango dugu ardatzetako bat, adierazi du Kepa Garbizuk.
“Hemendik aurrera, Guillermo Lazon kaleko 6. zenbakian kokaturik dagoen lokalean izango gaituzue eta guztiak bertara gonbidatuak zaudete” esan du jarraian. Horrez gain, eajpnvlezo@gmail.com korreo elektronikoa eta “Eaj-pnv Lezo” facebook sare sozialeko profilak ere sortu dituzte komunikazio bideak errazteko. “Ateak zabalik izango dira guztiontzat, izan zaitezte ongietorriak” esan dute bukatzeko.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


