Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano buru duen hautagaitzak bideratu egingo du Gipuzkoako gizartearen indarra
Batzar Nagusietarako hautagaitza ezagutarazi du Gipuzko Buru Batzarrak. Olano eta bere taldeak herritarren konfiantza lortuko dutela aurreikusten dute.
EAJren Gipuzko Buru Batzar Batzar Nagusietako hautagaitza aurkeztu du, gaur, Donostian. GBBko presidenteak, Joseba Egibarrek, adierazi duen bezala, zerrenda honekin herritarren konfiantza lortzea espero dute jeltzaleek. Izan ere, Gipuzkoak aldaketa sakona behar duela uste dute, eta “aldaketa hori Markel Olano eta bere taldeko gizon-emakumeen eskutik bakarrik ailegatuko da”. Lau barrutietako zerrendaburu izango diren Markel Olanok (Oria), Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidente gaiak (Bidasoa), Xabier Ezeizabarrenak (Donostialdea) eta Imanol Lasak (Deba-Urola) agerraldia egin dute ordezkatuko duten proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.
EAJ-PNVren ordezkariek aldaketa sakon baten beharra nabarmendu dute, ezker abertzalearen kudeaketak sortu duen egoerari aurre hartu behar zaiolako. “Gipuzkoa bizirik dago eta indar handia dauka. Baina ezker abertzalea indar hori kontrolatu eta ahuldu nahian dabil”, argudiatu dute, Aldundiko eta udal gehienetako arduradunen “kontrolerako joera” salatzeko. Zaborren kudeaketa, errepideen finantziazioa eta industria sarea alde batera utzi izanaren adibidea jarri dituzte, ezker abertzaleak kontrolarekin eta inposizioarekin azken hiru urteetan erakutsi duen obsesioa salatzeko. “Elkarlana, eztabaida eta adostasuna bultzatu beharrean, Bilduk kontrola eta inposizioa egiten ditu. Eta EAJri dagokionean, zulatu, ahuldu eta suntsitu besterik ez du egiten”, arrazoitu du Egibarrek.
Inposiziotik urrun, Olanok azaldu du bere alderdiak Gipuzkoako betiko ereduaren alde egingo duela, “gizarte antolatu eta indartsua daukagulako, eta Administrazioarekin eta politikariekin elkarlana eskatzen duelako”. Ildo horretan, aurreratu du EAJk Gipuzkoak gizarte eta ekonomia mailan daukan indarra bideratuko duela, eta ahalmen horri hegalak emango dizkiola.
Olanok bere alderdiak Gipuzkoako gizartearekin daukan konpromisoa berretsi du, eta aurreratu du orain arte gizarte eragileekin egindako harremanetan sakontzen jarraituko duela, argi baitauka hori dela Gipuzkoak behar duena, alegia, “erakunde, gizarte eragile eta agente ekonomikoen elkarlana”.
Ordezkari jeltzaleak itxaropentsu agertu dira maiatzeko hauteskundeei begira, badakitelako hautesleek jakingo dutela ezberdintzen nolako aldea dagoen EAJ eta ezker abertzalearen arteko “eduki eta moduetan”. Horrez gain, erabateko konfiantza daukate beraien hautagaiarengan, Markel Olanorengan, Egibarrek esan duenez, “printzipio eta oinarri sendoak dituelako, eta badakielako historia, poliki-poliki eta guztion artean egiten dela”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


