Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoy Renfeko ordezkariekin batzartu da Ventaseko tren geralekuaren proiektuaren jarraipena egiteko
Maria Eugenia Iparragirre senatari irundarrak eta Xabier Iridoy alkategaiak berritze proiektua zein egoera zehatzean dagoen jakin ahal izan dute. Lanak urtarrilean hasiko dira eta ekainerako amaituko dituzte.
Lana kontratatuta dago jadanik, esleipena irailean egin eta gero. ADIFekin zenbait administrazio gorabehera konpondu ostean, lanak urtarrilaren lehen hamabostaldian hasiko direla aurreikusten dute, eta hauek sei hilabeteko exekuzio epea izango dute.
Bai Iparragirre bai Iridoy pozik azaldu dira albisteen berri jakitean, izan ere datorren ekainetik aurrera bidaiariek segurtasun neurri guztiekin erabili ahal izango dute tren geralekua. Dena dela, EAJren ordezkariek iragarri dute, orain arte egin duten bezala, aurrerantzean ere gain-gainean izango direla egitasmoa ondo burutzen den ziurtatzeko.
Euzko Abertzaleak Taldea behin eta berriro aritu da egitasmo hau ondo burutu dadin ahaleginean, eta behin baino gehiagotan galdetu izan dio Iparragirrek Sustapen ministroari gai honen inguruko zehaztasunak jakiteko. Horrela, irailean Ana Pastorrek tren geralekua 2015eko ekainerako eraberrituko zutela iragarri zion senatariari honek aurreikusten zuen egutegia zehazteko eskatu zionean “herritarrak nahastu gabe” lizitazio, esleipen edota exekuzio datak emanez.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


