Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/17

Ibarrako EAJk dio alkateak temati jarraitzen duela atez atekoarekin

“Ibarrako etxeetara bidali dituen isun mehatxuak alde batera utzi eta Mutrikuko Bilduko kidea imitatzera gonbidatzen dut” esan du Itziar Jauregik. Alkatetzarako hautagaiak aurreratu du ibartarren konfiantza lortuz gero herri galdeketa egingo duela bilketa sistema erabakitzeko eta gaia behin betiko konponduta gera dadin.
Ibarrako EAJk dio alkateak temati jarraitzen duela atez atekoarekin

Jesus Peñagarikano alkateak bizilagunei “isun mehatxuarekin” bidalitako gutunak ikusi ondoren, Ibarrako udaleko EAJ-PNV taldeak adierazi du alkateak temati jarraitzen duela atez atekoaren inposaketarekin.

Bozeramale eta alkatetzarako hautagai jeltzale den Itziar Jauregik “benetako jazarpentzat” hartu ditu herriko hainbat bizilagunei bidali dien eskutitzak eta honakoa esan du: “Ibarrako etxeetara beldurtzeko ahaleginarekin bidali dituen eskutitzak eta duen obsesioa alde batera utzita, Mutrikuko Bilduko bere kideak egin duen berdina egiteko gonbitea luzatzen diot ibartarrok ere erabaki dezagun. Garaiz dago zuzentzeko eta historiara ez dadin pasa ibartarron gehiengoaren borondatearen aurka oraindik ere nahi ez dugun sistema inposatzeagatik”.

Jauregik, hainbat ibartarrek alkateak sinatuta jasotako eskutitza erakutsi ondoren egin ditu adierazpen hauek non esaten zaien udalak badakiela eta idatzia aipatzen du: “helbide horretako kuboak jaso bai baina ez dira erabiltzen; are gehiago, etxebizitza horretako bizilagunak ikusiak izan dira euren hondakinak lurrean uzten, zintzilikarioaren alboan”.

“Honelako jarrerak, azpimarratu du bozeramaleak, argi adierazten du batzuk birziklapen demokratikorako ikastaro trinko bat behar dutela onartezina delako pertsonen bizitza kontrolatzeko obsesio hori, non eta ontziak erabiltzen ez dituztenak nortzuk diren badakitela esateko muturreraino. Zein izango da hurrengo urratsa, ezkaratzean ikur identifikagarri bat margotzea?” galdetu du eta gehitu du: “Aski da hainbeste inposaketa sektario ahaleginean jarraitzea, beraien errotarri partikularra besteei irentsi araziz. Inposaketaren ondoren, isun mehatxuak”.

Ildo honetan berretsi du: “alkateak oso ondo daki zintzilikarioen sistema garestiago, zikinago eta deserosoago dela baina bere hanka-sartzean jarraitzen du” eta aurreratu du berak ibartarren konfiantza lortuz gero herri galdeketa egingo duela bilketa sistema erabakitzeko eta gaia behin betiko konponduta gera dadin. “Oraintxe bertatik hartzen dudan konpromisoa da, herriko sektore desberdinekin eta bizilagunekin partekatu ondoren gehiengo batek galdeketaren beharra ikusten bai dute”.” Bakoitzaren jarrera politikoen gainetik dagoen gauza da eta Ibarran gai honen inguruan dagoen gaizkoadura gainditzeko balioko du”.

Amaitzeko eta gutun bereko beste paragrafoa aipatuz ziurtatu du ibartarrak “etorkizun garbiagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa lortzen” aldeko apustua egiten dutela eta ez dela mehatxu gutunik behar “erantzukizunez, gainerako ibartarren zein gure ondorengoen osasuna eta bizi-kalitatea kaltetu gabe” jokatzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...