Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Azpeitiko 2015eko aurrekontuek ez dute aurreikusten Larre-larrin zonaldeko industrialdea martxan jartzea
“Gobernu taldeak ez du ezer egin Azpeitira inbertsio berriak erakartzeko” dio Aitor Gorrotxategik 2015erako aurrekontuak onartu ondoren Bilduren baiezko botoarekin, eta Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Hamaikabaten ezezko botoarekin.
Talde jeltzaleak adierazi du aurrekontu berriek ez dutela aurreikusten inolako partida finalistarik “Larre-Larrin aldean industriarako lurraren eskaintza erakargarri eta lehiakor bat” eratzeko “ezinbesteko” diren ekimenak eta jestioak martxan jartzeko.
Aitor Gorrotxategik, jeltzaleen bozeramaileak, esan du gaur egun gobernatzen ari den taldea “gehiegi tardatzen ari dela garapen ekonomikorako eremu berri hau aktibatzerakoan” eta alde horretatik baieztatu du “talde horrek ez duela ezer egin Azpeitira inbertsio berriak erakartzeko, sustapen ekonomikorako sozietateei eta herriko ekintzaileei laguntzeko aurrekontuetan jarritako kopuruetatik haratago. Ekimen horien alde gaude, jakina, baina gaur egun gobernatzen ari diren pertsonek ezin dute besoak gurutzatuta egon, eta are gutxiago aurrekontutik kobratzen baldin badute, kanpotik gurera ate joka inor noiz etorriko den zain” erantsi du.
Horrela, azpimarratu du “kontaktuak lantzea ezinbestekoa dela, eta ekintzaileekin hitz egitea ere bai. Ezin dugu ahaztu industria dela baliabideen eta lanpostuen sortzaile nagusia, eta ezinbestekoa dela gizarte ongizateari eta gziarte politikei eutsi ahal izateko”.
Ildo beretik, deitoratu du alkateak ez aurkeztu izana Saiolan etxeari eskatu zitzaion sustapen ekonomikoari buruzko txostena, han leudekeen ondorioak, Gorrotxategiren iritzian, “lotura zuzena dutelako 2015eko aurrekontuetan jarduera eknomikoa sustatzeko aurreikusten diren partidekin”. “Ez dago planifikaziorik, eta epe motzeko jokabideekin jokatzen da, batetik bestera saltoka eta inprobisatuz”.
Txosten ekonomiko-finantzariorik gabeko sistema
Hondakinen bilketarako partidei dagokienez, berriz, bozeramaile jeltzaleak Azpeitiko kaleek agertzen duten zikinkeria egoera salatu du, “batik bat edukiontziak dauden lekuetan, asteburuetan egiten zen bilketa bertan behera utzi zutenetik”. “Orain –jarraitu du esanaz– iragarri zaigu sistema berri bat jarriko dela, hil honetan prest egongo dena, baina txosten ekonomiko-finantzariorik gabea, eta ez dakigu zertan oinarritzen diren aurreikusi diren diru-kopuruak. Alkateak dio helburu horretarako Mankomunitateak 1.261.415 euro aurreikusi dituela, baina ondoren esaten digu erabaki egin beharko dela sistema hori Azpeitirako egokia den ala ez. Eneko Etxeberria alkateak nola inprobisatzen duen ikusteko beste eredu bat gehiago da, eta jarrera horrekin bere sinesgarritasun guztia galtzen du” gaineratu du.
Zer gertatzen da Iraurgi Ikastetxearekin?
Iraurgi Ikastetxearen egoerari dagokionez –aurten bukatzen baitzen ikastetxe horrekin eginda zegoen hitzarmena–, horrek ere aurrekontuekin lotura baitu, Aitor Gorrotxategik “jarduera klandestinoa” hitzekin kalifikatu du gobernatzen ari den taldeak gai horretan izan duen jokabidea. “Han eta hemen dabiltzan zurrumurru ugarien egiazkotasuna balioztatzera sartu gabe, benetan dakigun gauza bakarra da Bilduk hitzarmen hori luzatzea erabaki duela, inolako azalpenik eman gabe udal batzorde informatzaileetan, edota aurrekontuen gainean egin dugun azkenengo plenoan. Hori al da Azpeitia Berria egiteko hitzean eta hortzean erabiltzen duten eredu ireki eta parte hartzailea?” esanaz amaitu du.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


