Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/15

Eibarko saihesbidean segurtasun neurriak hartzeko eskatu diote aldundiari

EAJ-PNVko alkatetzarako hautagai eta udal taldeko bozeramaile Eva Juezek prentsa ohar bidez azaldu du EAJk eta PSEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan testu bat adostu dutela Foru Aldundiari Eibarko saihesbidean segurtasun neurriak har ditzan eskatzeko.
Eibarko saihesbidean segurtasun neurriak hartzeko eskatu diote aldundiari

Juezen hitzetan, EAJko batzarkideek egindako ekarpenek sozialisten proposamena aberastu dute, hain zuzen, ekarpenek eskatzen dute Asua Erreka eta Matsaria arteko Eibarko saihesbidean gertatutako istripu guztiak jasotzen dituen txostena egiteko eta baita istripu bakoitzaren arrazoi eta larritasuna zehazteko ere. Horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote saihesbideko egungo egoera azaldu eta zein segurtasun neurri dauden zehazten duen azterketa egiteko.

Modu berean, Aldundiari eskatu diote hilabeteko epean aurkezteko zein segurtasun neurri hartu behar diren Bilbo norantzan Estaziño irteera aurreko kilometroan, istripu gehien bertan gertatzen direlako. Halaber, azterketak zehazten dituen behar eta neurriak lehenbailehen hartzeko ere eskatu diote, hala nola, abiadura murriztea edota argiztapena, seinaleztapena edota hesiak hobetzea.

Eva Juez bozeramailea pozik agertu da lortutako akordioagatik eta proposamena BBNNetan aho batez onartua izanagatik. Hori dela eta, herritarrei beren kezka eta kexak helarazteko gonbita luzatu die udaletxean lantzeko edota gainerako erakundeei haien berri eman eta eibartarren egunerokotasunean eragina duten arazoei irtenbidea emateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...