Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/13

Berrikuntza funtsezkoa da Gipuzkoako industriak lehiakorra izaten jarrai dezan

EAJ-PNVren Ahaldun Nagusirako hautagai Markel Olanok, “berrikuntzan inbertitzen duten enpresak, krisi egoerei hobeto egiten die aurre eta bizi dugun merkatu globalizatuan, eutsi eta hobetu egiten dute euren lehiakortasun ahalmena” azpimarratu du.
Berrikuntza funtsezkoa da Gipuzkoako industriak lehiakorra izaten jarrai dezan

Markel Olano, Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio gizartearen zuzendariarekin batzartu da gaur goizean. Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren inguruan dituen programa eta proiektu ezberdinek Gipuzkoan duten ezarpen maila aztertzeko eta egiaztatzeko. Batzarrean parte hartu dute ere, Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkateak, Eider Mendoza eta Jose Corchon batzarkideak eta Carlos Ormazabal GBBren burukideak.

Markel Olano, erakunde eta gizarte eta ekonomia eragile ezberdinekin egiten ari den elkar-truke eta harremanen barruan kokatzen den batzar honetan, Ahaldun Nagusirako Hautagai eta egungo EAJ-PNVren Batzar Nagusitako egungo bozeramaileak honakoa azpimarratu du: “berrikuntza funtsezkoa da Gipuzkoako industriak lehiakorra izaten jarrai dezan”.

Markel Olanok ziurtatu du: ”berrikuntzan inbertitzen duten enpresak, krisi egoerei hobeto egiten die aurre eta bizi dugun merkatu globalizatuan, eutsi eta hobetu egiten dute euren lehiakortasun ahalmena”.”Errealitate hau ezagutzen dugulako, jarraitu du, 2014ko Krisiari aurre egiteko planaren barruan, 15 milioi euroz hornitua, traktore lana, berritzailea eta nazioartekotze handia duten enpresa egitasmoak hazkundean eta garapenean laguntzeko arlo zehatza indartu dugu”.

Hautagai jeltzaleak, arlo guztietan berrikuntza indartzeak duen garrantzia azpimarratu du “gure enpresen ezagutza teknologia-guneen ezagutzarekin, lanbide heziketa guneekin, administrazioekin eta finantza sistemekin konektatuz. Gipuzkoan berrikuntzan lan egiten duten punta puntako enpresak ditugu, produkzio prozesu guztian ezartzen dutenak, produktuaren sorreratik, elaborazio sistemara, bezeroari eman eta bere eskuetan jarri arte”.

Amaitzeko, Olanok, gogoratu du: “Gipuzkoako enpresek Lurraldeko enpleguaren %85 a sortzen dutela eta ondorioz, berrikuntzan eta lehiakortasunean inbertitzea, enpleguan eta ongizatean inbertitzea da. Gainera, enpresa berritzaile eta lehiakor hauek sortzen duten aberastasuna, ezinbestekoa da gizarte politikei eusteko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...