Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Soraluzeko EAJk dio udala “entzungor” egiten dela iragarki taulak ipintzeko eskariaren aurrean
Aldazabalek salatu du “iragarki taulak erosita daude eta udal biltegian gordeta baina euskarriak falta zaizkie”.
Soraluzeko EAJk adierazi du Udal gobernuak entzungor jarraitzen duela behin eta berriz hirigintzako batzordeetan gure taldeak iragarki taulak ipintzeko egiten duen eskariari. EAJren nahia, herriko erakunde eta elkarteek urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldi desberdinen iragarki eta jakinarazpenak ipintzeko, toki bat edukitzea da, herriko gune desberdinetan.
Bozeramaile Jeltzalea den Iker Aldazabalek, jakinarazi du 2013ko aurrekontuetan 4.000€tako partida bat zehaztu zela iragarki taulak erosteko.” Jakitun gera, erosi zirela baina euskarriak falta zaizkie herriko gune desberdinetan ipintzeko. 2014. urtea amaitzear gaude eta euskarri faltan, iragarki taulak udal biltegian gordeta jarraitzen dute, bien bitartean herriko fatxada eta paretak era guztietako orri eta iragarkiz beteta jarraitzen dute”
Zentzu honetan, Aldazabalek gaineratu du, urteetan egiten dabiltzan aldarrikapena dela “helburua, herriko estetika mantentzea da, garbitasun itxura emanez, azken finean herriaz eta herritarrez asko esaten baitu honek”
Bestalde; “penagarritzat” jotzen du udalaren jarrera. Udalak berak itsasten baititu herriko fatxada eta paretetan berak antolatzen dituen ekitaldien iragarkiak. “Udala izan behar lukeenean lehena eredu ematen, herritar ugarik jakinarazi diguten bezala”
Azkenik, Iker Aldazabalek berri eman du, herritarren eskariari men eginez, 2015ko aurrekontuen negoziaketan, bere taldeak, 12.000€tako partida bat aurreikusi dadila proposatu du.Helburua, enpresa bat kontratatzean datza, herriko fatxada eta paretak garbitzeko. “Zoritxarrez, proposamena ez da onartua izan alkatetzaren aldetik, argudiatuz, ez dagoela beharrik horretarako. Bestalde gogoratu nahi izan du “zerbitzu hau Ezker Abertzalea (ANV) eta Eusko Alkartasuna udal gobernura iritsi zirenean kendu zela”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


