Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/12

Bilduk hainbat enpresa baztertzen ditu eta, hori, ez da ona gipuzkoako etorkizunarentzat

EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile eta Gipuzkoako diputatu nagusigaiak adierazi du, Gipuzkoako enpresek sare handia osatzen dutela, hain zuzen ere, Gipuzkoan ezagutzen dugun gizarte-ongizatea mantentzea ahalbidetu digun sare handia.
Bilduk hainbat enpresa baztertzen ditu eta, hori, ez da ona gipuzkoako etorkizunarentzat

EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile eta Gipuzkoako diputatu nagusigai Markel Olanok Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan parte hartu du gaur goizean eta, bertan, Dani Alvarez kazetariaren galderei erantzun die. Elkarrizketaren hasierako gaia 2015eko Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuaren itzultzea izan da. Gogoratu behar da, Batzar Nagusiek aurrekontua eta Bilduren Sustapen Estrategia dokumentua itzuli zituztela asteazkeneko osoko bilkuran. Horren harira, Markel Olanok honakoa esan du: “Foru Aldundiaren dokumentuak ez zuen bat egiten Gipuzkoako ekonomia-beharrekin eta, ondorioz, EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen ereduen arteko talka irudikatu zen, hain zuzen ere, krisiari aurre egiteko ereduen talka”.

Ildo beretik, Olanok segidakoa salatu du: “Urtetik urtera, Bilduk ekonomia sustatzeko aurrekontu saila murriztu du, izan ere, beste lehentasun batzuk izan ditu eta, ondorioz, oposizioko taldeok kudeaketa oker hori zuzendu behar izan dugu. Baina, aurten, egoera guztiz aldatu da: ekonomia sustatzeko bi foru arau onartu ditugu, hain zuzen ere, Bilduk aurrekontua eta sustapen estrategia dokumentua egiteko aintzat hartu ez dituen bi foru arau. Izan ere, Bilduk hainbat enpresa baztertu ditu, hain zuzen ere, esportatzeko gaitasuna duten enpresak, eta bakarrik enpresa txikiak sustatu nahi ditu. Eta enpresa horiek baztertzeko arrazoiak ideologikoak dira. Baina aitzitik, EAJ-PNVk Gipuzkoako enpresen ikuspegi orokorragoa du: enpresek sare handia osatzen dute, hain zuzen ere, Gipuzkoan ezagutzen dugun gizarte-ongizatea mantentzea ahalbidetu digun sare handia. Hori dela eta, ezin da sare horren zati bat baztertu, izan ere ez da ona Gipuzkoako ekonomia-etorkizunarentzat”.

Hortaz, Gipuzkoako diputatu nagusigaiak honakoa azpimarratu du: “Herritarrek argi izan behar dute ezker abertzalearen eta EAJ-PNVren ereduak ezberdinak direla. Herritarrei gure plangintza erakutsi behar diegu, Bilduren kudeaketa salatu behar dugu, eta, ondoren, herritarrek erabakiko dute”.

Hondakinak eta errepideen finantzaketa

Hondakinen kudeaketak Gipuzkoan eta errepideen finantzaketak ere izan dute tartea elkarrizketan. Dani Alvarez-ek Markel Olanori galdetu dio, nola kudeatuko lituzkeen EAJ-PNVk hondakinak Foru Aldundian agintzera itzuliko balitz, eta Olanok honakoa adierazi du: “Hondakinak kudeatzea oso zaila izango da hurrengo legealdian. Izan ere, Urtetako eta Sasietako zabortegiak arrazoi ezberdinak direla –eta itxiko dira eta, horrenbestez, Lapatx-eko zabortegia izango da Gipuzkoako bakarra hondakinak uzteko. Eta egoera horren arduradun bakarra Bildu da, izan ere, Bilduk porrot egin du hondakinen kudeaketan, ez duelako ez beste plangintzarik, ez beste azpiegiturarik egin”.

Era berean, Olanok esan du, EAJ-PNVk PIGRUG hondakin plangintzaren alde – indarreko plangintzaren alde – egingo duela, hain zuzen ere, Bilduk bete nahi izan ez duen plangintzaren alde. Eta PIGRUG plangintzaren apustua segidakoa da: birziklatzea eta konposta egitea, eta hondakin hondarra tratatzeko balorizazio energetikoa egitea. Eta, horretarako, ezinbestekoa da adostasunak lortzea eta herritarren parte-hartzea, hain zuzen ere, Bilduk egin ez duena, izan ere, nahiz eta parte-hartzeari behin eta berriro hitz egiten duen, alderdikeriaz erabiltzen du parte-hartzea eta ez ditu herritarrak kontuan izaten. Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak salatu du Bilduk atez ateko bilketa-sistema inposatu duela, gehiengo absolutua duen herritetan, eta bosgarren edukiontziaren alde egin du, Olanoren ustez, eraginkorragoa delako eta herritarren nahiarekin bat egiten duelako.

Markel Olanok, halaber, errepideen finantzaketari buruz hitz egin du eta honakoa gogorarazi du: “Lehengo legealdian azpiegitura berriak egin ziren eta, ondorioz, Gipuzkoak aurrerapauso handia egin zuen. Eta azpiegitura horiek ordaintzeko bidesariak erabiltzen dira”. Hortaz, Olanok esan du Bilduren kudeaketa demagogikoa eta liskartsua izan dela, betiere, EAJ-PNVren aurka egiteko. Eta horren adibideak dira Foru Aldundiak jarritako salaketak Bidegi foru sozietate publikoaren arduradun ohien aurka. Horrenbestez, Olanoren iritziz, Bilduk nahiago izan du liskarra, errepideen finantzaketa bidezkoa bilatu baino – hau da, atzerriko kamioiei Gipuzkoako errepideak erabiltzeagatik ordainaraztea baino –. Izan ere, ezker abertzalearen tesi gogorrenek agindu dute estrategia hori.

Elkarrizketa amaitzeko Markel Olanok esan du “legealdian zehar erakutsi dugu Bildurekin akordioak egiteko gai garela. Hala ere, ez gaude prest edozein akordio egiteko, eta horretarako hainbat muga jarri ditugu, hain zuzen ere, Bilduk ezker abertzaleak aginduta behin eta berriro gainditu dituen mugak. Beraz, baldin eta Bilduk muga horiek gainditzeko jarrera gelditu izan ez bagenu, ezker abertzaleari joku politikoa egingo genioke, eta ez gaude horretarako prest”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...