Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk “Zure Errenteria - Tu Errenteria” ekimena abiarazi du
Datozen udal hauteskundeetarako alkatetzarako hautagai den Maite Peña izango du buru ekimenak. Bere kexak edota ideiak partekatu nahi dituen edozein herritarren eskura izango den lokal berria izango du, batzartzeko, proposamenak jasotzeko edota lanerako erabili ahal izango dena. Lan taldeak martxan hasi dira eta bertan aurpegi berriak daude.
Proiektu abertzalea, demokratikoa, inposiziorik gabea eta sentsibilitate ezberdinak biltzen dituena, ezker abertzaleari alternatiba izango dena, hauxe da EAJ-PNVren ekimen berri honen helburua.
2015eko udal hauteskundeetarako hautagai Maite Peñak, bere aldetik dena jarriko du errenteriarren artean dauden sentsibilitate ezberdinen artean etorkizuneko proiektua eraikitzeko. Herritarrek “nahi duten Errenteria” eraikitzeko aukera izango dute proiektu berrian, Maite Peñaren esanetan, horretarako zuzeneko parte hartzea, sare sozialen bidezko parte hartzea edota Koldo Mitxelena plazan kokatua dagoen lokalaren kanpoaldean jarri diren buzoi eta arbelak erabili daitezke.
Lan taldeak errenteriarren ekarpenekin elikatzea nahi du "Zure Errenteria - Tu Errenteria" ekimenak.
Hautagai jeltzaleak, Maite Peñak, komunikabideen aurreko agerraldian, herritan guztiak arduratzen dituen hainbat gai aipatu ditu: “Adibide modura, etxebizitza hutsak alokairura bideratuko dituen proposamena lantzen ari gara eta horretarako gazte taldeekin elkartu gara beraien beharrak entzuteko. Gai hau lantzeko hurrengo bilera Errenteriako higiezinen agentziekin izango da”, dio Maite Peñak. “ Aldi berean, aktibitate ekonomikoa eta enplegua sustatzeko, Errenteria berriaren inguruko proiektuaren ardatzetako bat, gure herriko industri eta merkatariekin bilduko gara, uda aurretik martxan ipinitako lana jarraituz” gehitzen du Maite Peñak.
"Zure Errenteria - Tu Errenteria" ekimena ez da lokalera, topaketen espaziora mugatuko, auzoetara ere joango da, errenteriar guztiek beren ideiak partekatzeko aukera izan dezaten.
Landuko diren arloen artean gai desberdinak daude, ekonomia, kultura, gizarte gaiak, gazte eta haurrak, udal kudeaketa gaiak zerbitzu eta mantenua kasu, baliabideen optimizazioa, inguru giroa, kirola, berdintasuna…
Badakigu, dio bukatzeko Maite Peñak, aurrean erronka eta lan itzela dauzkagula, bainan badakigu baita ere, ezker abertzalea ez dela benetako aldaketa ez eta etorkizuneko alternativa berria izan azken lau urte hauetan.
Beren ideia, lankidetza edo iritziak gurekin partekatu nahi dituzten errenteriarren eskura, ondorengo kontaktuak jartzen ditugu:
zure.errenteria@gmail.com
Facebook: Zure Errenteria
Lokala Koldo Mitxelena plazan dago - Tfnoa 943 08 60 79
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


