Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zaila izango da akordioa egitea, baldin eta Bilduk bere ekonomia-estrategia aldatzen ez badu
Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok Bilduri leporatu dio, kameleoiarena egin nahi izana aurrekontu proiektua onartzeko.
-
Presupuestos de Gipuzkoa 2015
Dosierra - 2014/12/03
Atzo EAJ-PNVren eta Bilduren ordezkariek bilera izan zuten aurrekontuei buruz. Horren harira, gaur batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Zaila izango da akordioa egitea, baldin eta Bilduk bere ekonomia estrategia aldatzen ez badu”.
Ildo bereti, Olanok adierazi du, EAJ-PNVren eta Bilduren ereduen arteko talka dagoela eta, horren adibidea dela ekonomia sustatzeko Foru Araua. Izan ere, foru arauak estrategia bat ezartzen du, hain zuzen ere, Bilduk legealdi osoan onartu ez duen estrategia. Bilduk estrategia hori onartuko balu, berri ezin hobea izango litzateke Gipuzkoarentzat. Baina aitzitik, jeltzaleek ez dute uste horrelakorik gertatuko denik, izan ere, foru arauaren lehentasuna da Gipuzkoako enpresa esportatzaileak sustatzea eta, hori, aldiz, ez dago Bilduren politika-, gizarte- eta ekonomia-lehentasunen artean.
Era berean, Olanok honakoa esan du: “Ekonomia sustatzeko estrategiaren gaineko desadostasunak izaten jarraitzen dugu. Izan ere, Bilduk ez die heldu nahi ekonomia sustatzeko Foru Arauaren ardurei eta ez ditu kontuan hartu aurrekontuen proiektua egiteko. Beraz, aurrekontu-proiektuak ez du betetzen foru arauaren estrategia eta, ondorioz, akordioa lortzeko aukera une honetan oso zaila da”.
Azkenik, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak Bilduren jarrera salatu du: “Izan ere, Bilduk eredu talka dagoela onartzen du eta, gainera, esaten du EAJ-PNVk hainbat lobby delakoren ekonomia- eta politika-interesak babesten dituela. Eta hori guztia esan ondoren, Bilduk dio ez dela arazorik egongo ekonomian akordioa egiteko”. Hortaz, Markel Olanok Bilduri leportatu dio, kameleoiarena egin nahi izana aurrekontu proiektua onartzeko.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


