Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/02

Zubietako gartzela berriaren lanak 2015ean lizitatu behar dira

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak ohiko mozio bat aurkeztuko du Osoko Bilkuran Espainiako Gobernuari eskatzeko Eskuzaitzeta-Zubietako gartzelaren proiektuarekiko iragarri duen atzerapena zuzendu dezala eta abian jar ditzala beharrezkoak diren prozedurak lanak 2015ean lizitatu ahal izateko.
Zubietako gartzela berriaren lanak 2015ean lizitatu behar dira

“Espainiako Gobernuak Eskuzaitzeta-Zubietako gartzela berria eraikitzeko zegoen urte batzuetarako aurrekontuetako partida aldatzeko erabakiak Txomin-Enearen 2. fasearen urbanizazio lanen atzerapena ekarriko du, hau da, Donostian garatzen ari den etxebizitzak egiteko operazio garrantzitsuaren atzerapena. Gartzela berria abian jartzen ematen den edozein atzerapenak eragin zuzena du hirirako guztiz garrantzitsua den proiektu batean. Udalbatzarrak gogorarazi behar dio Espainiako Gobernuari operazio honek Donostiarako duen garrantzia”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.

Gartzela berria eraikitzen eman daitekeen atzerapenak, Txomin-Enearen operazioan ez ezik, gaur egungo Martuteneko presoen bizi-baldintzetan ere eragina izango du “Estatuko gartzelarik zaharkituentzat hartzen den gartzela honetan presoen baldintzak onartezinak dira. Egoera hori onartu zuen Instituciones Penitenciariaseko zuzendariak 2004an eta Arartekok ere salatu du Eusko Legebitzarrera igorritako txosten batean; txosten horretan Martuteneko gartzelak zigorrak betetzeko instalazio duinik eta gartzelek presoak bergizarteratzeko izan behar duen helbururako baldintzarik ez duela zehazten du”, gogorarazi du Eneko Goiak.

“Bestalde, behin Txomin-Enearen lehen fasearen urbanizazioa amaitzen denean, Martuteneko gartzelak arrisku handiagoa izango du Urumea ibaia bere bidetik ateratzen bada, gartzela auzoa baino maila bajuagoan geldituko baita”, amaitu du Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...