Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak berri ontzat jo du Anoetako estadioa berritzeko lehiaketarako baldintza orriak behin betiko onartu izana
Donostiako EAJ-PNVren zuzenketa bat onartu izanak mini-estadioaren jarleku kopurua 3.500raino igotzea ahalbideratu du eta horri esker “garrantzi handiagoko atletismoko ikuskizunak antolatzeko aukera izango du hiriak”
Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak, “Donostiarako oso berri ontzat” jo du Anoeta Kiroldegiaren Kontseiluak Anoetako estadioa berritzea ahalbideratuko duen lehiaketaren baldintza orriak onartu izana. “Gaur hartu den erabakiak aurreko etapa bati ematen dio amaiera eta lehiaketa iragartzea ahalbideratzen du. Oraindik bide luzea gelditzen da estadioa berritu arte, baina lehiaketa iragartzeak atea irekitzen dio gure hiriak kirol ikuskizun handiak eta bestelakoak baldintza egokienetan antolatzeko aukerari”, adierazi du Goiak eta aldi berean nabarmendu du “Eusko Jaurlaritzak operazio hau guztia bideratu ahal izateko 10 milioi euroko ekarpen ekonomikoa”.
Anoeta Kiroldegiaren Kontseiluak Donostiako EAJ-PNVk aurkezturiko zuzenketa ere onartu egin du eta horrek mini-estadioaren jarleku kopurua 3.500raino igotzea ahalbideratuko du, beti ere finantziatzioa lortzen bada. “”Baldintza orrien zirriborroak gaur egungo jarleku kopurua 2.000raino igotzea proposatzen zuen. Guk, ordea, beharrezkoa deritzogu kopurua 3.500 jarlekuraino igotzeko ahaegina egiteari; izan ere, horrela 'maila altuagoko' atletismo ikuskizunak antolatzeko aukera izango du hiriak. Horretarako, hitzarmen honetan parte hartzen ez duten beste instantzia batzuen babesa lortu beharko litzateke, Foru Aldundiarena, kasu. Zuzenketa hau onartu ondoren, bide hau zabalik dago”, amaitu du Goiak.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


