Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/01

Bilduk herritarren partehartzea alderdikeriaz erabiltzen du

Batzarkide-jeltzale Xabier Ezeizabarrenak esan du, ezin direla berezitu Osinbeltz harrobiko zabortegiaren gaineko parte-hartze prozesua eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketa”.
Bilduk herritarren partehartzea alderdikeriaz erabiltzen du

Martin Garitano diputatu nagusiak eta Arantza Ruiz de Larrinaga Herritarren Partaidetzarako zuzendariak Migrazioko eta Herritarren Partaidetzarako batzordean parte hartu dute. Bertan, Zestoako Osinbeltz harrobiko zabortegiaren gaineko parte-hartze prozesuari buruzko informazio eman dute. Behin batzordea amaituta, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Bilduk herritarren parte-hartzea alderdikeriaz erabiltzen du”. Horren harira, Ezeizabarrenak esan du, Osinbeltzeko zabortegiari buruzko parte-hartze prozesuak ezin diola ihes egin Gipuzkoako hondakinen kudeaketari”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak esan du gaiari buruzko arloko legerik ez dagoela. Izan ere, Osinbeltzeko zabortegia ez dago lurraldearen arloko planean (PTS delakoan) jasota, ezta indarreko Foru Aruan ere – hain zuzen ere, PIGRUG hondakin-plangintza arautzen duen 7/2008 Foru Arauan –. Beraz, Bilduk herritarrei azalduko die Zestoako zabortegiak ez duela bat egiten Foru Arauarekin eta PTS delakoarekin kontsulta egin baino lehen?

Batzarkide jeltzaleak, halaber, segidakoa adierazi du: “Foru Aldundiak kontsulta egin nahi du lau, bost edo zortzi hilabete barru eta, hori, onartezina da. Izan ere, kontsulta egin baino lehen udal eta foru hauteskundeak egingo dira eta Bilduk ez daki, oraindik, gobernatzen egongo den eta, beraz, betebehar hori bete ahal izango duen”. Hortaz, Xabier Ezeizabarrenak Bilduri honakoa eskatu dio: “Baldin eta kontsulta egin nahi badu eta, horretarako, borondatea eta administrazio- zein politika-baliabideak baditu, zergatik ez du orain egiten?”. Horrenbestez, Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk parte-hartzea alderdikeriaz erabiltzen duela”.

Azkenik, Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Martin Garitano diputatu nagusiaren arduragabekeria. Izan ere, diputatu nagusiaren aitzakia izan da bera ez dela karguan egongo. Hortaz, Ezeizabarrenak esan du, Martin Garitano ez dela karguan egongo, baina bere alderdia erakundeetan egongo dela eta, ondorioz, segidakoa salatu du: “Diputatu nagusiak ez ditu babestu, erraztu edo lagundu hondakinen bilketa-sistemari buruzko kontsultak, nahiz eta 75.000 sinadura jaso ziren – hain zuzen ere, diputatu nagusiak ez zituen babestu atez atekoaren aurka egin ziren kontsultak Bergara, Legazpin, Ordizian, Anoetan, Iruran edo Villabonan –. Eta horrek erakusten du Bilduk parte-hartzea erabiltzen duela, baldin eta prozesu horren emaitza bere iritziaren aldekoa izango bada”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...