Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Basogintzaren kudeaketa jasangarriak enplegua eta aberastasuna dakarrela azpimarratu du Markel Olanok Ataunen
Ataungo errealitatea ezagutzeko, basolanetan ari direnekin, enpresa-ekintzaileekin, elkarteekin eta herritarrekin elkartu da, eta azpimarratu du herrian bertan lanpostuak bermatzen dizkiguten lantegi lehiakorrak izatea beharrezko dela.
Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaia, Ataunen izan da Bittor Oroz eta beste hainbat jeltzalek lagunduta. Herriaren errealitatea gertutik ezagutu nahi izan du ataundarrekin izandako topaketetan.
Bisitaldia Lizarrustiko parketxean hasi dute eta egun osoan zehar Joxe Migel Barandiaranen museoa bisitatu, basoan lanean ari direnekin elkartu da beraien errealitatea ezagutzeko, eta Kerejeta lantegira ere hurbildu dira. Bisitaldiari amaiera emateko Goierri bailarako herrietako ordezkari jeltzaleekin topaketa burutu dute Ataungo batzokian.
Basoan lanean ari direnekin bildu ondoren, Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “kudeaketa eta ustiaketa jasangarriarekin, basogintza eta lehen sektorea enpleguaren eta aberastasunaren iturburu dira Ataungo herriarentzat; naturaren eta ustiaketaren arteko oreka mantendu behar dugu" eta gogoratu du udalerriaren %75a Aralarreko Parke Naturalari dagokiola.
Bestalde, Kerejeta tailerra ezagutzeko aukera izan dute, herri txikietan industri azpiegitura lehiakorra eta punta-puntakoa edukitzearen garrantzia azpimarratu dute. “Udalerri bakoitzak bere herritarren bizi kalitatea eta zerbitzuaen aldeko apustua egitea ezinbestekoa da Gipuzkoak gaur egun duen lurralde oreka mantentzeko. Horretarako beharrezkoa da herrian bertan lanpostuak bermatzen dizkiguten lantegiak izatea”.
Eguna bailarako alderdi jeltzaleko ordezkariekin bildu aurretik Ataungo batzokian, Markel Olanok hainbat ataundarrekin partekatu zuen kalean gauzatutako elkarrizketa zuzenetan beraien egunerokotasuna, kezkak eta etorkizunerako asmo eta itxaropenak.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


