Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/01

Marian Lazkano: “Aurrez aurre Zizurkil 2015-2019 proiektua partekatzeko lokal bat ireki dugu”

Topagune izan nahi duen lokal bat zabaldu dugu. Kalean, aurrez aurre eta modu zuzenean zizurkildarrekin partekatu nahi ditugu dituzten kezkak, ikuspuntuak iritziak eta iradokizunak, bai egunerokotasunean eta baita ere herriaren etorkizunari begira. Elkarrekin partekatu eta egin nahi dugu “Zizurkil 2015-2019” egitasmoa.
Marian Lazkano: “Aurrez aurre Zizurkil 2015-2019 proiektua partekatzeko lokal bat ireki dugu”

Azaroaren erdialdetik, Ernio bideko 4. zenbakian, zizurkildarrei entzuteko prest gaude. Lehen fasean, gabonak bitartean, bizilagunen iritzi eta ekarpenak entzun eta jaso nahi ditugu eta otsailetik maiatza arteko bigarren fasean landu eta erabakiko ditugu zeintzuk izango diren lehentasunak, ekimenak eta proiektuak. 

Guztion artean osatutako proiektua izango da Zizurkil 2015-2019. Pertsonak, hauen duintasuna eta ongizatea ardatz izango duen proiektua. Zizurkildarren benetako arazoei erantzutea lehenetsiko duen proiektua eta gizon eta emakume taldeak herriaren etorkizunean gehiago pentsatuz kudeatuko duena. Nahi duguna da udala, batik bat, udal kudeaketaren motorra izan dadila, arazoak konpontzen arituko dena eta ez berriak sortzen, hemen, atez atekoarekin gertatu den bezala. 

Gure lehentasunen artean herrigintzan eta udal politikan aritzeko modua aldatzea. Inposaketa baztertuz eta lankidetza eta adostasuna bultzatuz. Gure lehentasuna pertsonak diren mementotik, udalerriko proiektuak zehazterakoan esparru guztietan, bai hirigintzan, ongizatean zein ekonomikoan, biderik hoberena parte hartzea dela deritzogu. Ezin da erabakirik hartu edo gobernu programa bat osatu herritarrak kontuan izan gabe, are eta gutxiago horien borondatearen aurka. 

Gure aburuz legealdia galdutzat eman dezakegu udal zerbitzuak eta zizurkildarren bizi kalitatea hobetzeari dagokionez. Horregatik jakin nahi dugu modu zuzenean bizi lagunak duten iritzia udalak ematen dituen zerbitzuen inguruan, kaleen mantenuaz eta garbitasunaz, kirol eta kutur instalazioen egoeraz, gizarte zerbitzuetaz edota hiri-altzarietaz. Bakoitzari nota jarri nahi diogu eta kontraste horretatik atera daiteken gutxieneko emaitza posibleen aurrean lana egin egoera gainditzeko. Bizilagunei eta kaleko errealitateari entzunez hobetu bai liteke errealitatea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...