Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/29

Markel Olano: “Politika beste era batera egingo dugu, inposiziorik eta aldez aurretik pentsatu gabeko erabakirik hartu gabe”.

Jeltzaleen Gipuzkoako diputatu nagusigaiak aditzera eman du, EAJ-PNVk Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuari osoko zuzenketa egingo diola eta, gainera, ez duela aurrekontua onartuko baldin eta Foru Aldundiak ekonomia sustatzeko Foru Araua betetzen ez badu, eta aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartzen eta herritarrekin jolasten jarraitzen badu.
Markel Olano: “Politika beste era batera egingo dugu, inposiziorik eta aldez aurretik pentsatu gabeko erabakirik hartu gabe”.

EAJ-PNVren Gipuzkoako diputatu nagusigai Markel Olanok bilera egin du Zarautzen gaur goizean eskualdeko udaletarako hautagai jeltzaleekin - Xabier Txurruka (Zarautz), Oier Korta (Zumaia), Uxoa Larrañaga (Getaria), Jose Angel Zaldua (Orio) –, Igor Iturain, Aiako alkatea, eta berrogeita hamar bat zinegotzi eta alderdikideekin. Bertan, jeltzaleek aztertu dituzte, Urola Kosta eskualdearen erronkak. Horren harira, Markel Olanok honakoa esan du: “Erronka horiek ilusioz eta arduraz hartzen ditugu. Gainera, bai eskualdeko bai Gipuzkoak erronka horiei aurre egiteko prest gaude”.

Ildo beretik, Markel Olanok salatu du, Bilduk, Gipuzkoa osoan bezala, Urola Kosta eskualdea gelditu duela eta, ondorioz, legealdiko proiektu estrategikoak ez ditu aurrera eraman. Eta gelditze horren adibide argia da, Bilduk bakarrik Urola Kosta mankomunitatean bi bilkura baino ez dituela deitu legealdi osoan. Eta horrek erakusten du Bildu ez dela kudeatzen eraginkorra izan”. Hortaz, Olanok segidakoa azpimarratu du: “Paralisi horri aurre egiteko ezinbestekoa da mankomunitateen egiturak indartzea eta, horretarako, EAJ-PNV elkarlanean arituko da. Urte hauetan oposizioan egon behar izan dugu eta, horrek balio izan digu gure egitura indartzeko, eta jende gaztea erakartzeko, hain zuzen ere, Gipuzkoan eta Gipuzkoarentzat gogotsu lan egiteko prest dauden gazteak”.

Era berean, EAJ-PNVren diputatu nagusigaiak gogorarazi du, sei urte igaro direla krisialdia hasi zenetik eta, oraindik, herritarrak arduratuta daudela, izan ere, egoerak larria izaten jarraitzen du. Hori dela eta, jeltzaleek industriaren aldeko apustu sendoa eta ausarta egingo dute, izan ere, industria da Gipuzkoako ekonomiaren motorea. Baina aitzitik, Markel Olanok salatu duenez, ezker abertzalearen aurreiritzien ondorioz, erakundeak enpresengandik urrundu dira, hain zuzen ere, enpresek gertutasuna gehien behar dutenean. Hortaz, Olanok segidakoa salatu du: “Bilduren gobernatzeko modua inposizioa izan da eta, ondorioz, herritarrengandik urrundu da. Hori dela eta, EAJ-PNVren erronka nagusia honakoa da: herritarren konfiantza berreskuratzea. Eta, horretarako, politika beste era batera egingo dugu eta, beraz, ezinbestekoa dugu kalean egotea herritarrekin, elkarteekin, baserritarrekin, arrantzaleekin…, baina ez aldez aurretik pentsatu gabeko erabakien ondorioz, baizik eta modu antolatu batean”.

Foru Aldundiaren aurrekontuari osoko zuzenketa

Agerraldian ere, EAJ-PNVren Gipuzkoako diputatu nagusigaiak aditzera eman du, batzarkide-talde jeltzaleak osoko zuzenketa egingo diola Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuari. Horren harira, Markel Olanok azaldu du, aurrekontua egiteko EAJ-PNVren irizpide nagusia ekonomia sustatzea izan dela. Izan ere, jeltzaleek legealdi osoa eman dute lanean Foru Aldundiak ekonomiaren sustatzea aurrekontuetan lehenesteko. Baina aitzitik, Bilduk ez du hori egin eta, ondorioz, oposizioak urtero aurrekontu-sailak eskatu behar izan ditu aurrekontuaren hutsune horiek konpontzeko”.

Markel Olanok, halaber, azpimarratu du, aldaketa garrantzitsua gertatu dela eta aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartzeko denbora amaitu dela. Izan ere, ekonomia sustatzeko Foru Arauak ezartzen du Gipuzkoak estrategia bat behar duela ekonomia egoerari aurre egiteko. Hortaz, Olanok honakoa gaineratu du: “Ezinbestekoa da Gipuzkoako enpresa traktoreak sustatzea, hain zuzen ere, esportatzeko gaitasuna duten enpresak. Izan ere, hori izango da Gipuzkoako ekonomia indartzeko gakoa: baldin eta enpresa traktoreak indartzen baditugu, enpresa horiei zerbitzua ematen dieten enpresak indartuko ditugu eta, ondorioz, kontsumoa ere indartuko dugu”.

Azkenik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “Ekonomia sustatzeko Foru Araua giltzarri izango da aurrekontuaren negoziazioan. Ez dugu onartuko aldez aurretik pentsatu gabeko neurririk eta ekonomia lehenesten ez duen aurrekonturik. Beraz, baldin eta Bilduren aginteko foru gobernuak malgua ez bada eta foru araua betetzen ez badu, aurrekontuaren aurka bozkatuko dugu. Izan ere, ekonomia sustatzeko Foru Araua aurrekaria da eta ez dugu onartuko Foru Aldundia herritarrekin jolasten jarraitzea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...