Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJk Arratebideko irisgarritasuna hobetzeko aurkeztutako ekimena, aho batez onartu du Udalbatzak
Eibarko Udalbatzak EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatuz Arratebide eta Mirafloreseko irisgarritasuna bermatuko duen proiektua idazteko 3 hilabeteko epean. Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dituzte Arratebideko irisgarritasuna hobetzeko eta Ipuruako autobide azpiko hur-uste arazoari irtenbide emateko proposamen jeltzaleak.
Azaroaren 24an ospatutako udalbatzan, Eibarko udalak EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa onartu zuen aho batez. Mozioaren bitartez udal talde politiko guztiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote Arratebide eta Mirafloreseko irisgarritasun eta segurtasuna bermatuko duen proiektua idazteko 3 hilabeteko epean. Izan ere, "auzoko familiek GI-3950 errepidea gurutzatu behar dute zebrabiderik gabe, horrek dakarren arriskuekin" adierazi du talde jeltzaleko bozeramaile Eva Juezek.
"Auzoko bizilagunen kexek gora egin dute azkenaldian, jarraitu du bozeramaileak, hori dela eta, zenbait bizilagunekin bildu ginen gertutik arazoa ezagutzeko eta arazorik larriena noski, Eibar Markinarekin lotzen duen errepidea gurutzatzerakoan duten segurtasun falta da". Markel Olanok Eibarrera egindako bisita aprobetxatuz, Arratebiden bertan, Eibarko jeltzaleek arazoa zein den azaldu zioten. "Olanok lehenbailehen arazoari irtenbidea emateko beharra ikusi eta hurrengo egunean Gipuzkoako Batzar Nagusietan Arratebideko irisgarritasuna hobetzeko ebazpen proposamena aurkeztu zuen" azaldu du Juezek. Bozeramaile jeltzaleak ere mozioa aurkeztu zuen Eibarko udaletxean, joan den udalbatzan mahaigaineratu zena, talde politiko guztiek EAJ-PNVk Batzar Nagusietan aurkeztutako proposamena babes zezaten.
Jeltzaleek jakinarazi dutenez, udalbatzara gerturatu ziren zenbait bizilagunek alkateak Eibarko auzoak bisitatzen ez dituela eta hiritarren arazoak ezagutzen ez dituela salatu zuten. EAJ-PNVko alkategai Eva Juezek azpimarratu du hiritarrei entzun egin behar zaiela eta beren arazoei irtenbide eman: "astero Eibarko auzo eta kale desberdinetara joaten ari gara gertutik herritarren kezkak, arazoak eta proposamenak entzun eta jasotzeko. Hiritar oro entzun behar da, guztion ideia eta proposamenak batuta lortuko baitugu Eibar hobetzea" nabarmendu du.
Juezek azaldu du proposamena Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere onartu dela aho batez, Foru Aldundiak haurrengan ere eragina duen arazo honi lehenbailehen irtenbidea eman diezaion. Halaber, talde guztiek babestu dute Ipurua kaleko autobide zubiko ur-huste arazoari irtenbidea emateko EAJ-PNVk aurkeztutako proposamena.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


