Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ordiziako EAJk Altamiran emango dio hasiera "Ordizia Elkarrekin, auzoz auzo" ekimenari
“Herriko auzo desberdinetan egon nahi dugu ordiziarrek bizi duten tokian tokiko kezkak eta arazoak entzun eta partekatzeko” azpimarratu du Jose Miguel Santamariak.
Ostiral honetan, azaroak 28, EAJk Altamira auzoan abiatuko du “Ordizia Elkarrekin auzoz auzo” ekimena, kalean bertan, auzoko bizilagunei entzuteko eta bere egunerokotasunean bizi duten benetako argazkia egiteko, alde onekin eta gabetasunekin.
EAJ-PNVren bozeramaile eta alkatetzarako hautagai Jose Miguel Santamariak jakinarazi du datozen lau asteetan Ordiziako beste bost auzo eta tokietan izango direla. Horrela, Altamira ondoren, abenduaren 2an Otegi-enean egongo dira, Bustuntzan hilaren 9an eta 11an Filipineta kalean. Abenduaren 15ean, Ordizia Elkarrekin ekimena aurrera eramateko osatutako taldea Urdaneta/Eskaribiako bizilagunekin egongo da eta 17an berriz Erdigunean. Ordutegia. 11tatik 13:30etara eta 18etatik 20tara.
“Uste dugu udal kudeaketaren helburua ordiziarren egunerokotasuna hobetzea izan behar duela, auzo bakoitzeko lehentasunak argi eta garbi zehaztuz bai hirigintzan, irisgarritasun gaietan, segurtasunari dagokienetan, garbitasuna, hiri altzarien mantenua, argiztapena, zaratak…edota gizarte, kultur eta kirol azpiegituretan nabaritzen dituzten gabezietan, ahalik eta erantzun egokienak ematen saiatzeko”.
Santamariak azpimarratu du “Ordizia Elkarrekin” ekimenak “modu ordenatuan eta eraginkorrean herritarren ekarpenak jaso eta eratu nahi du. Horrela, auzo batetara zuzendutako proiektuak bertako bizilagunek egindako ekarpenak aurreikusiko du eta hala ez balitz jasoko den bermea eduki dezaten, ezin bai da, errepikatu du, erabakirik hartu edota gobernu programarik osatu, protagonista direnak kontuan izan gabe eta are gutxiago beraien borondatearen aurka” Osatu duen lan taldeak jarduketarako lau ardatz, bakoitza bere arduradunarekin izango dituela gogoratu ondoren aurreratu du: “sei topaketa hauetan, bizilagunek auzo bakoitzaren hobekuntzarako egiten dituzten ekarpenekin, erlazio bat egin eta ekintza egutegi batean jasoko ditugu”.
Hautagai jeltzaleak , ordiziarrek egindako iradokizunak eta ekarpenak ezkertu ditu eta egiten jarraitzeko gonbitea luzatu die, bai modu zuzenean edota ordiziaelkarrekin@gmail.com . Halaber gogoratu ditu gizarte sareko www.facebook.com/ordizia.elkarrekin eta twiwterreko @ordiziarrekin. “Horrela harreman eta bilera desberdinak gauzatu ditugu gizarte erakundeekin, hezkuntza eta ekintzaile munduarekin”. Bere poza adierazi du Barrena jaueregian antolatutako bi hitzaldiek sortu duten interes eta izan duten erantzunarengatik. Lehena, abenduaren 18an eta bigarrena 24an “la adicción síntoma de una crisis” izenburuarekin Norbera elkartearen eskutik.
Amaitzeko jakinarazi du “Ordizia Elkarrekin” topaketa berriak kudeatzen ari dela “Guraso Eskola” formatuan eta Pako Garmendia soziologoa arituko dela zertaz bizi gaur eta hemen? gaiarekin, “Goierrin, zenbait sektore produktibo helduak direnean eta ikerkuntzan eta berrikuntzan oinarritutako proiektu berriak gorpuzten ari direnean” esan du.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


