Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/27

Zumaiako Herri Eskolako estalki diseinuak aurrekontu sailik gabeko zirriborroak dira

Talde jeltzaleak udal gobernuari “zumaiarrek eskatzen duten gune estali baten kokapen egokia gardentasunez lantzeko” gonbitea luzatu dio. “Zergatik presa hauek udalak ez duenean aurrekonturik obra gauzatzeko?” galdetu du Montse Aranak.
Zumaiako Herri Eskolako estalki diseinuak aurrekontu sailik gabeko zirriborroak dira

EAJ-PNVren udal taldeak adierazi du aukeratzeko jarritako Herri Eskolako jolastokia estaltzeko hiru diseinuak zirriborroak direla eta ez dakitela bera gauzatzeak zer kostu izango duen eta ez dutela udal teknikarien onarpenik ere.

Aranak gogoratu du udalak bere mementoan XS, NTD eta NON arkitektura enpresei aurreproiektua bere aurrekontuarekin idaztea eskatu ziela. “Egokiena aukeratzerakoan hirigintzako teknikariekin kontatuko zen eta Hezkuntza sailari ere aurkeztuko zitzaion estaldura eskola gunean zihoalako. NON eta NTD izan ziren kostu merkeena aurkeztu zutenak Kirol patronatuan adierazi zutenez” gehitu du.

Talde jeltzalearen bozeramale Montse Aranak jakinarazi du Alondigan aurkeztu eta ikusgai jarritako marrazkiak “gure harridurako beste estudio batek egindakoak dira, non egiteko agindua ez dakigun zer prozedura eman zuen ez bai zen inongo batzorde informatiboan jakinarazi eta udal teknikoen onarpenik ere ez dute”.

Ildo horretan esan du udala aurreneko erakundea izan behar zuela gardentasun eredua ematen eta gutxienez proposamenak aurkezterakoan aurreproiektu maila dutenak izatea eta aurkeztutakoak hori ez dutela betetzen.

Bide horretan honakoa baieztatu du: “udalak hainbat arduradunekin bilerak izan ditu eta egindako kalkuluen arabera gutxieneko bermearekin gunea estaltzearen kostua 700.000 eurotako izango zen”. “Momentu batean ere, jarraitu du, ez zen informatu beste udal zinegotziei eta bat batean udalak alde batera uzten ditu egindako eta aurkeztutako aurreproiektuak eta enpresa berri bati agintzen dio hiru zirriborro egitea eta beti ere gauzatzerakoan 400.000eurotako mugarekin”. “Zergatik presa hauek obra gauzatzeko udalak ez badu aurrekonturik?. Agian hauteskundeak hurbil daudelako? galdetu du.

Bozeramale jeltzaleak adierazi du Zumaiak gune estalia behar duela ekintza kulturalak, solas eta jai girokoak eta kirol arlokoak egiteko eta egokitzat deritzo Eusebio Gurrutxaga plaza estaltzea “Zumaiako sektore desberdinek egindako ekarpenak jasoko dituen proiektu serio baten bidez”.

Amaitzeko, udalari honako gonbitea luzatu dio: gardentasunarekin lana egitera, herritarren benetako partehartzearekin eta erakunde eta elkarteen iritziak kontuan hartuz eta, horrela, erabaki errentagarri sozialaren ikuspegitik eta ez ekonomi ikuspegitik bakarrik, zumaiarrak eskatzen duten gune estali baten kokapen egokiena”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...