Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Osoko Bilkuran, beste behin ere, agerian geratuko da udal gobernuaren kudeaketarako gaitasun eskasa
Donostiako uda taldeak 8 iniziatiba aurkeztuko ditu biharko Osoko Bilkuran. Jeltzaleen mozioek bi helburu dituzte nagusiki: batetik, Pasaiako Udalak egiten dituen eskakizunen aurrean Donostiako gaur egungo mugen defentsa egitea, eta, bestetik. donostiarren bizi-kalitatearekin loturiko gai ezberdinak jorratzea.
“Osoko Bilkura honetan beste behin ere eta legealdian zehar askotan gertatu den bezala, agerian geldituko da udal Gobernu honek kudeaketarako duen gaitasun eskasa, alde erabakigarrian puntu bakarra aurkeztu baitu gai zerrendan”, adierazi du EAJ-PNV Donostiako udal taldearen bozeramaileak.
“EAJ-PNVk 8 mozio aurkeztuko ditu biharko Osoko Bilkuran udal Gobernuari eskatzeko Pasaiako Udalaren eskakizunei aurre egin eta aktiboki babes ditzala Donostiako gaur egungo mugak. Gainera, udal zerbitzu bat baino gehiago hobetzea ere eskatuko diogu, hiriko zonalde askotako argiteria hobetzea, zahar etxeetako sarrera asko hobetzea eta Inbiomedi lagun diezaiola, besteak beste”, adierazi du Eneko Goiak.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


