Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/26

Donostiako Osoko Bilkuran, beste behin ere, agerian geratuko da udal gobernuaren kudeaketarako gaitasun eskasa

Donostiako uda taldeak 8 iniziatiba aurkeztuko ditu biharko Osoko Bilkuran. Jeltzaleen mozioek bi helburu dituzte nagusiki: batetik, Pasaiako Udalak egiten dituen eskakizunen aurrean Donostiako gaur egungo mugen defentsa egitea, eta, bestetik. donostiarren bizi-kalitatearekin loturiko gai ezberdinak jorratzea.
Donostiako Osoko Bilkuran, beste behin ere, agerian geratuko da udal gobernuaren kudeaketarako gaitasun eskasa

“Osoko Bilkura honetan beste behin ere eta legealdian zehar askotan gertatu den bezala, agerian geldituko da udal Gobernu honek kudeaketarako duen gaitasun eskasa, alde erabakigarrian puntu bakarra aurkeztu baitu gai zerrendan”, adierazi du EAJ-PNV Donostiako udal taldearen bozeramaileak.

“EAJ-PNVk 8 mozio aurkeztuko ditu biharko Osoko Bilkuran udal Gobernuari eskatzeko Pasaiako Udalaren eskakizunei aurre egin eta aktiboki babes ditzala Donostiako  gaur egungo mugak. Gainera, udal zerbitzu bat baino gehiago hobetzea ere eskatuko diogu, hiriko zonalde askotako argiteria hobetzea, zahar etxeetako sarrera asko hobetzea eta Inbiomedi lagun diezaiola, besteak beste”, adierazi du Eneko Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...