Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzean, luzapenik gabe, pausu irmoak eman ditzala eskatu dio Iridoyk Santanori
Bere bideragarritasuna egiaztatzeko, bi urteko epean Zubietan egingo diren esku-hartzeak definituko dituen egutegia aurkeztu dezan eskatu dio bozeramaile jeltzaleak alkateari. Beste alternatiba bat lantzearen eta erabakitzearen premia azpimarratu du Iridoyk, Zubieta baztertzearen kasuan, kirol instalazioak ahalik eta azkarren bertara eramateko.
Xabier Iridoy Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzean, luzapenik gabe, pausu irmoak eman ditzala eskatu dio Jose Antonio Santano alkateari. Zinegotzi abertzalearen aburuz, «jada galdu ditugun zazpi urteei ezin diegu beste bi gehiago gehitu gai honekin lanean hasteko; azkenean, Zubieta bada errugbi zelaia eta atletismo-pistak hartuko dituen kokalekua, urratsak eman behar dira lekualdatzea ahalik eta denbora-epe laburrenean errealitate bilaka dadin».
Denbora honetan gobernu sozialistaren gelditasuna ikusirik, Iridoyri zaila egiten zaio bi urtetan Zubietan gauzak abian jarriko direla sinestea «kokaleku horrek zazpi urte mahai gainean daramatzanean, eta gaur egun udal gobernuak ezer ere egin ez duenean» azaldu du. «Onartezina da Zubieta udal gobernuaren eta Santano jaunaren apustua izanik, denbora honetan guztian harri bat ere ez mugitzea» deitoratu du. «Zer aldatu da orain, bi urteren buruan eremu horretan zerbait egingo dela sinesteko?» galdetu du bozeramaile jeltzaleak.
Hori dela eta, behingoz, Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzearen gaia heldu dezan eta ni urteko epean Zubietan egingo diren esku-hartzeei sinesgarritasuna emango dien egutegia aurkeztu dezan eskatu dio Iridoyk alkateari. «Eremu horren kudeaketa zaila dela iruditzen zaigu, are gehiago, Hondarribiak kirol instalazioak Zubietara lekualdatzea teknologia parkearen garapenarekin baldintzatzen duenean. Horregatik, Plaiaundiko kirol instalazioak bertan kokatu ahal izateko, datozen bi urteetan emango diren urratsak jakin nahi ditugu» jarraitu du.
Halaber, gaur egun mahai gainean dauden beste alternatibetan aurrera egitearen beharra azpimarratu du Xabier Iridoyk, «kirol instalazioak kokatzeko beharrezko baldintzak betetzen dituzten kokalekuak baitaude». Zubietaren behin betiko alternatiba edukitzeko, beste aukera horiek lantzen jarraitu behar dela uste du bozeramaile jeltzaleak, eta, jada, «denbora gehiegi galdu dugula» adierazi du «bi urte barru, berriro ere, hutsetik hasi behar izateko».
«Momentua iristean, Zubieta baztertzen bada, beste alternatiba prest eduki behar dugu horrekin lanean hasteko. Horregatik, B plan horretan lanean jarraitu eta kirol instalazioen lekualdatzea baldintzarik hoberenetan eta denbora-eperik laburrenean bermatuko duen kokalekua aukeratu behar da» jarraitu du. «Gai honetan, Irunek ezin ditu beste hainbeste urte galdu. Luzapenik gabe, lanean hasi behar da» amaitu du Xabier Iridoyk.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


