Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal gobernuak mehatxu, kontrol eta isunen bitartez behartuko ditu pasaitarrak atez ateko sistema erabiltzera
Jeltzaleek ohartarazi dute aginduak jarraituta ari direla herritarrak elkarren aurkako salaketak jartzen, pasaitarren haserrea areagotuz eta herriko giroa suspertuz. EAJ-PNVko udal taldeak azpimarratu du alkateak Ulia etorbidea zelatatzeko agindua eman duela zabor poltsak lurrean uzten dituzten herritarrak "harrapatzeko".
EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Nahikari Otermin kritiko agertu da udal gobernuak beren hondakin bilketarako sistema betearazteko hartu dituen neurriekin. Izan ere, Bilduko udal gobernuak kontrol, mehatxu eta isunen bitartez behartu nahi ditu herritarrak atez ateko sistema erabiltzera. Jeltzalearen hitzetan, udal taldeak ez du kaleko haserre eta arazoa bideratzen jakin eta horri aurre egiteko, beste behin ere, inposizioaren bideari heldu diote.
Horretarako, herritarrak elkarren aurka jarri dituzte. Ezker abertzaleko mandatarien aginduei jarraiki bizilagunak dira zabor poltsak lurrean uzten dituzten beste bizilagunak salatzeaz arduratzen direnak. "Ez al dira konturatzen horrela egoerak okerrera egingo duela eta are gehiago suspertuko dutela herriko giro eta haserrea?" galdegin du jeltzaleak.
"Aginduei jarraituz bizilagunak salatzen dabiltzanak ez dute gizalegez egiten, ideia politiko batzuk defendatzeko egiten dute. Gizalegez egingo balute, gure herri eta etxeak pankartez, pintadez eta kartelez josten ibili direnak ere salatuko zituzten, baina ez da horrelakorik gertatu. Aitzitik, askatasun adierazpenaren izenean behin eta berriz babestu dituzte horrelako ekintzak, udal gobernuak publikoki adierazpen askatasuna babestu duen modura, baina orain ekintzok bere ideia politikoen aurkakoak direnez, mehatxu, isun eta kontrolaz baliatuta isilarazi nahi dituzte herritarrak" aitortu du Oterminek.
"Bilduk sorgin ehizari ekin dio Pasaian, jarraitu du Oterminek, orain bizilagunak elkar salatzeaz gain, alkateak Ulia etorbidea zelatatzeko agindua eman du zabor poltsak lurrean uzten dituzten herritarrak harrapatzeko helburuz" azaldu du bozeramaile jeltzaleak.
Azkenik, EAJ-PNVko udal taldeak berriz ere eskatu dio alkateari hausnartzeko eta erabakian atzera egiteko gehiengoak atez ateko sistema gaitzesten duela ikusita, noiz arte iraungo du gobernuaren inposizio eta kontrol jarrera honek? Beren alderdiko helburuak herritarren nahien aurka betearaztea lortzen duten arte? galdegin du Oterminek.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


