Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irunekin lotutako zuzenketak aurkeztuko ditu EAJ-PNVk 2015eko foru aurrekontuetarako
Hegoaldeko saihesbiderako, badiako biderako eta eskualdeko zaharren egoitzetan plazak hitzartzeko zuzenketak aurkeztuko dituzte abertzaleek. Zinegotzi eta batzarkide jeltzaleek lan bilera egin dute aste honetan Irunen interesak beste erakundeetan defenditzeko helburuarekin burutzen ari diren lan koordinatuaren baitan.
Xabier Iridoy eta Jose Corchon Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko zinegotziek lan bilera egin dute aste honetan Markel Olano eta Eider Mendoza batzarkide jeltzaleekin Batzar Nagusietan aurkeztuko dituzten Irunekin lotutako zuzenketak aztertu eta adosteko. Xabier Iridoy udal bozeramailearen hitzetan, «hilabeteak daramatzagu erakunde desberdinekin elkarlanean Irun horietan guztietan presente egon dadin, eta joan den asteazkeneko bilera Irunen interesak beste administrazioetan defendatzeko helburuarekin burutzen ari garen lan koordinatuaren baitan kokatzen da».
Donostiako GBBren egoitzan egin zen bileran, jeltzaleek 2015eko foru aurrekontuetan sartzeko hiru proposamen aztertu zituzten. Batetik, N-I saihesbidearen destolesduraren alternatiba moduan, Hegoaldeko saihesbidea eraikitzearen eta A-8 autobidearen hirugarren loturaren aldeko apustua egin zuten, «Irungo trafiko arazoa hobetzeko eta hirigunea arintzeko beharrezko esku-hartzea» adierazi zuten.
Bestetik, jeltzaleek Txingudi badiako hiru udalerriak bizikletentzako eta oinezkoentzako bidez lotuko dituen ibilbidea eraikitzeko aurrekontu-partida eskatuko dute. Horren harira, Hondarribia, Irun eta Hendaia bidegorriz lotzeko proiektua EAJ-PNVren proiektu estrategikoa eta apustu irmoa dela azaldu du Iridoyk, zalantzarik gabe eskualdeko udalerrien arteko mugikortasuna hobetuko duena. Halaber, ingurune horretako aberastasun naturala berreskuratzeko beharra azpimarratu du eta horrek turismo ekologikoa sustatu eta eskualdeko eta gure hiriko ekonomia bultzatuko duela nabarmendu du. «EAJ-PNVk proiektu horren aldeko apustu irmoa egin du eta bultzada hori administrazio guztien aurrekontuetan partida ekonomikoekin islatzea nahi dugu» baietsi du bozeramaile irundarrak.
Azkenik, jeltzaleek hirugarren zuzenketa sartzea adostu zuten eskualdean adineko pertsonentzako egoitzetan plazak hitzartzeko. Horrekin lotuta, martxotik hona egoitzetan sartzeko itxaron zerrenda eskualdean nabarmen handitu dela azaldu du Xabier Iridoyk eta gai horri irtenbidea eman behar zaiola adierazi du. «Joan den martxoan, erresidentzia plaza baten zain zeuden pertsonak ez ziren 40ra iristen. Aldundiak 15 plaza berri hitzartu zituen Irunen, baina, hala ere, itxaron zerrenda ekainean 50 pertsonara iritsi zen. Irailaren 30 arte ditugun datuen arabera, eskualdean 60 pertsona baina gehiago daude zaharren egoitza batean sartzeko zain» esan du. «Adineko pertsonen ongizatea bermatu behar dugu, eta horregatik hitzartutako plazen eskaintza handitzea beharrezkoa da» amaitu du Iridoyk.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


