Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk aldaketak proposatu ditu Andoaingo argiztapena hobetzeko
Alkatetzarako hautagaiak, Mari Jose Izagirrek, hobekuntzak egitea iradoki du kaleak seguruagoak eta jasangarriagoak izan daitezen.
Andoaingo Alkatetzarako EAJren hautagaiak, Mari Jose Izagirrek, herriko kaleetako argiztapena hobetzeko bere alderdiak egin duen proposamenaren berri eman du. Egungo egoera hobetzeko, EAJk gomendatu duena honakoa da: argiztapena zehazteko orduan, segurtasun eta jasangarritasun irizpideak jarraitzea. Helburu bikoitza dauka jeltzaleen proposamenak: argiztapen gehiago jartzea herriko gune ilunenetan, eta kontrakoa egitea argi maila handiegia dagoen kokalekuetan. Izan ere, badira adituek gomendatzen dutena baino argi handiagoa daukaten zonaldeak. Izagirrek aurreratu du EAJk mozioa aurkeztuko duela gaia eztabaidatua izan dadin Udaleko Osoko Bilkuran.
Argiztapena indartu behar den zenbait toki aipatu ditu jeltzaleak, esaterako, Bazkardo, Goiko-Plaza eta frontoia, Nafarroa Plaza eta bertako haurren parkea. Izagirrek Udalari eskatu dio herriko “gune beltzak” identifikatzeko orduan kokaleku hauek guztiak kontutan har ditzala, “argiztapen eskasiak segurtasun eza eta arriskua” eragiten dituelako. Zentzu honetan, gogoratu du Udal Gobernuak, krisiaren aitzakiarekin, murriztu egin duela farola piztuen kopurua.
Izagirrek argi handiegia daukaten lekuei ere erreparatu die proposamena egiteko orduan. Eta horretarako, Udalak enkargatutako txosten batzuk aipatu ditu, Txoperal merkatuaren gunea eta Martin Ugalde kalea bezalako zenbait tokitan “gehiegizko argiztapena” dagoela diotenak. “Udalak jasangarritasun irizpideak jarraitu beharko lituzke gehiegizko argiztapenak kontsumo altuegia eta ingurugiroari kalte handiak eragiten dituelako”, ziurtatu du jeltzaleak. Horrez gain, farolen garbiketa eta mantentze lanak hobetzeko ere eskatu du: “Ez da nahikoa merkatuan diren puntako bonbillak erostea. Hauek behar bezala garbitzen ez badira, zikinkeria pilatzen da eta farolen errendimendua murriztu egiten da”, ohartarazi du, zeregin hau Udalaren eskumena dela eransteko.
Andoaingo Udalaren jarrera salatu du EAJren hautagaiak, “arazoa ezagutu, ezer egin ez eta oposizioaren jarduna mugatzen duelako txostenak ikustea galaraziz”. Honekin guztiarekin, Izagirrek Bilduren Gobernuari eskatu dio behin betiko aldaketa egin dezala kaleko argiztapenean. “Proposatzen ditugun aldaketekin segurtasuna eta jasangarritasuna hobetuko lirateke eta baita merkataritza eta kontsumoa ere, argi gutxi daukaten kaleetan nekez bultzatuko baitute kontsumoa”, amaitu du.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


