Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ezker abertzaleak gezurra eta iraina erabiltzen ditu zaborren afera konpontzeko gaitasunik ez daukala ezkutatzeko
Gipuzkoako EAJ-PNVren diputatu nagusigai eta batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olano Azpeitian izan da gaur goizean eta Lapatxeko zabortegitik adierazpenak egin ditu Eusko Legebiltzarrean Gipuzkoako Ingurumeneko diputatuak, Iñaki Errazkinek, EAJren aurka esandakoei erantzuteko. Ziurtatu du ezker abertzalea “gezurretan” ari dela eta “iraina” erabiltzen duela Eusko Jaurlaritzak Zubietan aurreikusita dagoen tratamendu mekaniko biologikoaren (TMB) azpiegiturak behar duen ingurumen baimena oztopatzen ari dela esateagatik.
Jakinarazi duenez, Bilduk eraiki nahi duen azpiegitura “erabat ezberdina da” Gipuzkoako Batzar Nagusiek aurreko legealdian onartu zenarekin alderatuta. “Ondorioz, proiektu berri bat denez, baimen berria behar du. Kontrakoa egitea legaren aurka joatea litzateke, hau da, prozedurak eta ingurugiro bermeak alde batera uztea”, zehaztu du bozeramaile jeltzaleak, hori egitea “onartezina” litzatekeela ondorioztatzeko. “Ezker abertzaleak badaki, baina nahiago du ezkutatu eta bere akats eta zentzugabekerien ardura EAJri egotzi. Ezker abertzaleak hori egiten du beti, espedientea garbituko balitzaie bezala”, erantsi du.
Olanok deitoratu egin du ezker abertzalearen jarrera: “Suntsitzeko ahalmen amaiezina dauka eta eraikitzekoa, berriz, oso murritza”. Izan ere, gogoratu du, Gipuzkoako Aldundiak, Garitano eta Errazkin buru dituela, “arazoak sortzen” ari dela “arazorik ez zegoen lekuetan” eta ez dituela errespetatzen Gipuzkoako Batzar Nagusietan gehiengoaren babesarekin onartu diren akordioak. “Abian ziren proiektuak gelditu zituzten eta proiektu alternatiboa aurkeztu zuten. Baina ez dute ezer gehiago egin eta denboraz oso larri dabiltza. Hauteskundeak gainean ditugu eta EAJri egotzi nahi diote orain euren ardura guztia. Ez daude errespetatzeko prest”, adierazi du, ezker abertzalearen erruz Gipuzkoa “irteerarik gabeko kalezulo” batean dagoela eransteko: “Legealdia amaitzear da, baina zabortegiak ez daude itxita edo ixtear eta errauskailuak ez dauka alternatibarik”.
Markel Olanok Bilduri eskatu dio ez ditzala egoeraren arduradunak kanpoan bilatu. “Arazoari irtenbidea bilatu beharko lioke behingoz, gipuzkoarrei benetako irtenbidea emateko. Eta ez arazo gehiago sortu, hori baita orain arte egin duen gauza bakarra”, amaitu du.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


