Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibar futbol taldearen igoerak eragindako inpaktu ekonomikoari probetxu ateratzeko proposamenak
EAJk Eibarren igoerak herrian izango duen inpaktu ekonomikoari probetxua ateratzeko hainbat proposamen egin zituen, ondoren Ekintza planak berretsi zituenak. Halaber, zirkulazio jarioa eta aparkaleku arazoa baretze aldera zenbait neurri mahaigaineratu zituen talde jeltzaleak, bereziki Eibarreko partiduetarako.
EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Eva Juezek, udal gobernuari galdegin dio ea kontutan izango dituen talde jeltzaleak Eibar futbol taldearen igoerak eragindako inpaktu ekonomikoari probetxu ateratzeko eta hiriko zirkulazioa hobetzeko egindako proposamenak. Juezek azaldu duenez, bere taldeak maiatzean zenbait neurri proposatu zituen hiriko zirkulazioa hobetzeko eta aparkaleku arazoari irtenbidea emateko, bereziki Eibarreko partida egunetan. “Eibarren igoeraren inpaktu ekonomikoari probetxu ateratzeko Ekintza Plana egitea eskatu zuen udalak, joan den uztailean aurkeztu zena eta EAJ-PNVk egindako proposamenak berretsi zituena”. Hori horrela, “Kontuan hartuko al dituzte guk proposatutako neurriak?, galdegin du Juezek”.
EAJ-PNVko bozeramaile eta alkategaiak proposatu du seinaleztapena hobetzea eta Azitain industrialdea disuasio-aparkaleku gisa erabiltzea Udalbus zerbitzuarekin uztartuz. “Eibarren ohikoak dira auto-pilaketak eta astebukaeretan hiri-erdigunea oinezkoentzako da soilik; horregatik beharrezkoa da bisitariei irtenbidea eskaintzea, batez Eibar- Real Madrid moduko egun berezietan” gaineratu du jeltzaleak. Juezek Eroski eta El Corte Ingles merkatal-guneen inplikazioa eskertu du beren aparkalekuak uzteagatik, “baina ezin ditugu horiek kolapso egoeran utzi” adierazi du Juezek.
Larunbat honetan da Eibar-Real Madrid partida eta bat egiten du San Andres aurreko larunbatarekin, Eibarreko Txirrindulari taldeak antolatutako ekimenekin eta Santa Zeziliaren. “Eibarren 11.500 autoentzako parkea eta ibilgailu astunentzako 1.900 aparkaleku ditugu, eta horietatik soilik 4.500 geratzen dira libre, ondorioz, non aparkatuko dute egun pasa etortzen direnek?” galdegin du Juezek, “Azitain industrialdea disuasio-aparkaleku gisa erabiltzeko aukera dugu Udalbus zerbitzuarekin osatuz” azpimarratu du.
Aparkaleku arazoari irtenbidea emateko, disuasio-aparkalekuez gain, EAJ-PNVk urteak daramatza beste zenbait aparkaleku egin daitezen eskatzen, besteak beste, Aizarnan, Errebalen edota Matsarian. Halaber, tren geltokiaren alboan autobus geltokia Matsarian susta dezaten ere proposatu du EAJ-PNVk zirkulazioa hobetze asmoz. Gainera, Eusko Jaurlaritzak trenbideak destolesteko egiten ari den inbertsioei esker, Ermua eta Elgoibar arteko trenen maiztasuna areagotu ahal izango da. Eibarrek Ipuruan jokatzen dituen partidetarako, Euskotrenek bere zerbitzuak indartu ditu Atxuri (Bilbo) eta Deba artean, jarraitzaileei Eibarrera joateko aukera erraztuz.
Juezek udal gobernu sozialistari aipatu neurriak kontuan har ditzan eskatu dio, “Euskotrenek bere zerbitzua indartu du, Eroski eta El Corte Inglesek beren aparkalekuak utzi, eta udalatxeak ere bere ekarpena egin beharko luke, disuasio-aparkalekuak eskainiz, Udalbus zerbitzua indartuz edota seinaleztapena hobetuz”. “Maiatzean egindako proposamenak aintzat har daitezen nahi dugu” adierazi du Juezek. Horregatik, EAJ-PNVko bozeramaile eta alkategaiak udal gobernuari eskatu dio kontutan izateko eibartarrek eta gainerako talde politikoek egindako proposamenak, “guztion ideiekin lortuko baitugu Eibar hobeagoa lortzea” amaitu du Juezek.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


