Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano: “Balenciaga euskal industriak birsorkuntzarako duen gaitasunaren adibide da”
EAJ-PNVren Gipuzkoako Aldundirako hautagaia, Markel Olano, eta Oier Korta Zumaiako Alkategaia herriko eragile, elkarte eta bizilagunekin bildu dira bertako errealitatea ezagutu eta partekatzeko. Olanok eta Kortak enplegua eta ongizatea bermatzen duten ekimenen aldeko apustua berretsi dute.Eguna Basusta kanpinaren eraikitzeko egiten ari diren lanen bisitarekin hasi dute. Proiektua bertatik bertara ezagutu ondoren, kanpinak turismoari egingo dion ekarpena nabarmendu dute ordezkari jeltzaleek. Jarraian, Txetxu ontziratzeko lekua, Santixo hondartza eta Balenciaga ontziolara joan dira. Instalazioak ikusi eta bertan lantzen ari diren proiektuen berri jaso ondoren, Olanok ontziolak aurrera egiteko izan duen ahalmena nabarmendu du. Izan ere, tax lease deritzanak suposatu zuen krisia gainditu du, kalitatearen, ikerketaren eta garapenaren aldeko apustua egin ondoren. "Euskal industriak birsorkuntzarako duen gaitasunaren adibidea da", gaineratu du.
Halaber, hautagai jeltzaleek San Juan egoitza eta une hauetan erromesen ostatu zerbitzua hartzen duen antzinako komentua bisitatu dituzte. Azken hau barrutik ikusi eta gero, Alkategaiak histori eta ondare aldetik duen balioa azpimarratu ditu eta honen ildotik honakoa proposatu du: "Eraikinari eman diezaiokegun erabilera aztertzeko proiektu bat landu behar dugu. Kultura arloko ekintzak hartzeko egokia da eta, horrez gain, musika bandaren egoitza eta entsegu gune ere izan daiteke".
Futbol zelaira eta polikiroldegira ere hurbildu dira herriko kirol elkarte desberdinek egiten duten lana ezagutzeko eta, ondoren, Zumaiako meskitan, berriz, musulman komunitatearen errealitatean murgildu dira. “Oso bisita interesgarria izan da. Gainera, aurreiritziak apurtuz, elkarrizketa osoa euskaraz egin dugu. Gizarteratzeko daukaten asmoa erakutsi digute”, jakinarazi du Olanok.
Bisitaldia amaitzeko, jeltzaleak Algorri, ingurumen interpretazio egoitzan elkartu dira Erkibe kultur elkartearen Memori Historikoaren blogaren aurkezpenean.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


