Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ana Leunda EAJ-PNVren hautagaia Irurako alkatetzarako
"Irurak aldaketa bat behar du, udalgintza egiteko modu berri bat, irekia eta gardena, akordioak landu eta partekatuko dituena "esan du Ana Leundak.
2015ean egingo diren udal hauteskundeetara begira, EAJ-PNVk Ana Leunda aurkeztu du Irurako alkatetzarako hautagai gisa. Bera izango da iruratarren konfiantza lortzeko, osatuko den gizon emakume taldearen buru.
EAJren burukide, Olatz Peonek bere "lanerako gaitasuna, gertutasuna eta akordatzeko eta partekatzeko garaian duen jarrera" azpimarratu du. Horrela, adierazi du: "Ana elkarrizketarako irekia dago, konpromisoak hartu, kudeatu eta aurrera eramateko gaitasun handiko emakumea da. Bilduren esku dagoen gobernuaren aurrean benetako aukera izango den emakume eta gizon talde baten buru izango da. Ana prest dago Irurak behar duen alkatea izateko" azpimarratu du Peonek.
Ana Leunda hautagaiak, zerrendaburu izateko beregan jarri duten konfiantza eta babesa eskertu ditu, eta gehitu du: "Ilusioz, gogoz eta erantzukizunez hartzen dudan erronka da. Iruratarrak, hauen duintasuna eta ongizatea izango dira gure proiektuaren ardatz nagusi. Irurako etorkizunean pentsatuz, gizon eta emakume talde batek kudeatuko duen proiektua. Udalak kudeaketaren motorra izan behar du, iruratarren arazoak eta eskariak azkar eta modu eraginkorrean erantzun eta konpontzen arituko dena. Udala ez dago, atez atekoarekin gertatu den bezala, arazoak sortzeko. Nire iritzian Irurak aldaketa bat behar du udalgintza egiteko modu berri bat, irekia eta gardena, akordioak landu eta partekatuko dituena".
Alde horretatik honakoa azpimarratu du: "Irurak gobernu onean oinarritutako politika publikoak behar ditu, sinesgarriak eta herritarrengandik hurbil daudenak, planifikazio zehatz eta zorrotz batekin eginak, krisiari modu partekatuan aurre egiteko, eta iruratarron ongizate maila eta etorkizuna bermatzeko". "Zerbait ikasi badut Iruran hondakinen bilketa sistemaren inguruan gauzatutako herri mugimenduan parte hartu dudanean, da, egitasmoak aurrera ateratzeko adostasuna beharrezkoa dela eta horretarako aurrean duzunari entzun egin behar diozula eta hori da herrigintzan ere jarraituko dudana egiten: entzun".
Amaitzeko, aurreratu du: "lantalde bat osatzen ari naiz Irurak dituen behar eta erronkak aztertzeko, eta aterako diren ondorioak, herriko eta gizarteko eragile, sektore eta herritarrekin kontrastatuko ditugu guztien ekarpenak ere jasotzeko."
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


