Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/13

Bilduk nahasi egin du Carlos I.aren irtenbidea

Eneko Goiak interpelazioa egin dio Juan Karlos Izagirreri, azal ditzan Foru Aldundiak Donostiako Udalari egin dion Carlos I. hiribideko bidearen 125 metroko tarte baten eskualdatzearen edukiaren gora-beherak, eta “zer ondorio ekonomiko eta kudeaketa mailakoak ekarriko dizkion Udalari, eta batez ere, zer eragin izango duen jabetzaren eskualdatzeak zubi-bidea kentzeko orduan. Alkateak, lagapena burutu zenetik –duela bi hilabetetik- ezer esateko gauza izan ez denak, erantzun asko eman behar dizkigu”.
Bilduk nahasi egin du Carlos I.aren irtenbidea

“Alkateak eman beharreko lehen erantzuna honako hau da, zer baldintza ekonomikotan burutu den Carlos I.aren bidearen tarte baten eskualdatzea”,adierazi du Eneko Goiak. “Kasu hauetan hitzarmen bat sinatu egiten dute Foru Aldundiak eta eskualdatutako errepidearen zatia jasotzen duen Udalak. Hitzarmen horretan, beste kontu batzuen artean, Aldundiak errepidearen zati hori mantentzearen eta egoki edukitzearen ardura hartzen duen administrazioari eman behar dion mugatzen da”, azaldu du Goiak.

“Lagapena gertatu eta bi hilabetetara horrelako hitzarmena egin delako berririk ez dugunez, pentsatu behar dugu udal Gobernuak debalde jaso duela errepidearen zati hau, hots, Aldundiak ez duela inolako konpentsaziorik eman. Hau da, duela bi urte Añorgan eta Loiolan gertatu zen gauza bera. Hau hala balitz, gehiegizkoa litzateke, baita udal Gobernu honek Aldundiarekiko duen men egiteko joera kontuan hartuta ere”, nabarmendu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.

“Eta jakin ere ez dakigu zer ondorio izango duen Carlos I.aren bidearen tarte garrantzitsu horren jabetzaren eskualdatzeak zubi-bide hori kentzeko proiektuaren definizioan. Pentsatu behar dugu, Carlos I. osoa Aldundiarena ez denez, Udalak bere gain hartu beharko duela etorkizunean egin beharreko lanen kostuaren parte bat? Donostiarrei azaltzen zaila litzateke hori”, adierazi du Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...