Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/12

EAJk pasaitarren bandera ikurrina dela aldarrikatzen duen plaka ezartzeko eskatu dio berriz ere Bilduri

Jeltzaleek gogorarazi dute apirileko udalbatzan egin zutela eskaera eta Bilduk bandera espainiarraren inposaketa gaitzesten duen plaka udaletxean jartzea onartu zuela. EAJ-PNVko udal taldeak Bilduko gobernuari eskatu dio emandako hitza betetzeko eta soilik galeriarentzat ez mintzatu eta jokatzeko.
EAJk pasaitarren bandera ikurrina dela aldarrikatzen duen plaka ezartzeko eskatu dio berriz ere Bilduri

EAJ-PNVko udal taldeak berriz ere eskatu dio Bilduko udal gobernuari herri honek Espainiar estatuak Pasaiako Udala espainiar bandera jartzea behartu izana arbuiatzen duela eta gurea ikurrina dela agerian uzten duen plaka jartzeko. Nahikari Otermin bozeramaile jeltzaleak gogorarazi duenez, EAJ-PNVk apirilaren 8ko udalbatzan mahai gainean jarri zuen Pasaiako udaletxean plaka jartzeko eskaera, mozio bidez aurkeztua, plakaren bitartez adierazteko erabakitze eskubidearen aurkako eta gure udaletxea osatzen duten alderdi politikoen gehiengoaren aurka doan inposaketa gaitzesten dela.

“Mozioa, jarraitu du Oterminek, gehiengoz onartua zen apirileko udalbatzan, udal gobernuaren aldeko bozkekin”. “Badirudi udalbatza hartan Bilduk hartutako konpromisoa soilik galeriari begira egina izan zela, izan ere, oraindik ez dute aipatu plaka ezarri” aitortu du Oterminek.

Jeltzaleen hitzetan, Bilduk ez du emandako hitza betetzen eta gauza bat esan eta bestea egiten du. EAJ-PNVren ustetan udal gobernuak nahikoa denbora izan du plaka ezartzeko; horregatik, EAJ-PNVko udal taldeak berriz ere eskatu dio Bilduri, lehenbailehen, pasaitarren eta udaletxeko alderdi politikoen gehiengoaren sentipena aldarrikatzen duen plaka jartzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...