Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk aurrekontu-saila proposatuko du Karlos I.aren zubi-bidea kentzeko
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok bilera egin du gaur arratsaldean Donostiako Amara auzoko Karlos I.aren hiribideko bizilagunekin. Bertan, Olanok esan die, EAJ-PNVk aurrekontu-saila aurkeztuko duela Karlos I.aren bidea kentzeko aurrerapausoak egiteko.
Behin bilera amaituta, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak salatu du, berriro ere, Bilduk erakutsi duela ez duela borondaterik Karlos I.aren zubi-bidea kentzeko, nahiz eta Amarako auzotarren aldarrikapen historikoa den – gogoan izan, Karlos I.aren zubi-bideak bitan zatitzen duela Amara auzoa –.
Horren harira, Markel Olanok honakoa esan du: “Bilduk duela hiru urte eta erdi, gutxi gorabehera, hartu zuen Foru Aldundiaren zein Donostiako Udalaren agintea eta ez du ekimen bat ere egin zubi-bidea kentzeko edo kentzeko behar diren proiektuak egiteko. Hori dela eta, gure ustez, bada unea gaia konpontzeko eta, baldin eta Bilduk erabaki badu gaia kontuan ez hartzea, EAJ-PNVk gaiari helduko dio eta aurrekontu-saila aurkeztuko du Karlos I.aren zubi-bidearen desagertzean aurrerapausoak egiteko”.
Martuteneko biribilgunea konpontzea ezinbestekoa da zubi-bidea kendu ahal izateko. Lehengo legealdian Urumeako Autobidea eta Martuteneko biribilgunea ospitaleak eta Donostiako saihesbidea lotzeko bidea egin ziren. Horren ondorioz, Donostiako sarrerak eta irteerak guztiz aldatu dira eta, egun, Martuteneko biribilguneak hartzen du trafiko gehiena eta, ondorioz, beteta dago. Hortaz, EAJ-PNVk zuzenketa egingo dio aurrekontuari, Martuteneko biribilgunea konpontzeko aurrekontu-saila sartzeko. Gainera, jeltzaleek Foru Aldundiari eskatu diote, izapideak azkartzeko obrek 2015ean has daitezen.
Ildo beretik, Markel Olanok segidakoa gogorarazi du: “Nahiz eta Bilduk ez duen lehenesten Karlos I.aren zubi-bidea kentzea, oposizioak legealdi osoko aurrekontuen gaineko eztabaidetan ekimenak egin ditu, baita ekainean izandako eztabaidan ere, hain zuzen ere, Enplegua eta ongizatea indartzeko Foru Arauaren eztabaidan, non eta 2013ko aurrekontuaren soberakinaren 15 milioi euro inbertitzeko proposamenak egiten ziren”.
Hortaz, Olanok gogorarazi du, Foru Aldundiak foru arau hori aurrera atera zuela, behin Karlos I.aren zubi-bidea kentzeari buruzko zuzenketa onartuta. Zuzenketa horretan Foru Aldundiari honakoa eskatzen zitzaion: Martuteneko biribilgunea konpontzeko eta Marrutxipi eta Urumeako saihesbidearen arteko lotura egiteko proiektuak idazteko. Baina aitzitik, Foru Aldundiak baztertu du 2015eko aurrekontuan obra egiteko aurrekontu-saila egitea eta arrazoia da, proiektuaren izapideek urte osoa iraungo dutela.
Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: “Foru Aldundiaren aurrekontuan jaso behar da Karlos I.aren zubi-bidea kentzeko apustua. Baina, Bilduk ez du ekimenik egin nahi izan legealdi osoko aurrekontu proiektuetan kentzeko. Guretzat, aldiz, gaiak lehentasuna du”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


