Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/12

Osinbeltzen Zestoaren etorkizun turistikoa lurperatuko genuke

“Kontsulta iragartzea aitzaki bat da zestoarren haserrea baretzeko” dio udal talde jeltzaleak.
Osinbeltzen Zestoaren etorkizun turistikoa lurperatuko genuke

Bozeramaile eta alkatetzarako hautagai jeltzalea, Joxe Mendizabalek, azpimarratu du kontsulta bat iragartzea datozen foru eta udal hauteskundeak pasa ondorenerako “Bilduren interes politikoei erantzuten dio botoen zigorra saihesteko”.

Halaber eta Merkataritza eta Turismoko arduradun bezala honakoa adierazi du: “Diputazioaren asmoarekin Zestoa turismo arloan erakargarria egiteko aurrera eraman ditugun lan guztiak zabortegian lurperatzea suposatuko luke. Nahiz eta Bainuetxea, Ekainberri edota Lili jauregia izan, 300 metro eskasera usaina eta lixibiatuak sortuko dituen zabortegi bat ezarri nahi badigute, kaltea eginda dago eta inork ez du etorri nahiko”.

Mendizabalek ziurtatu du bere taldeak, 595 zestoarren ordezkari bezala, Zestoa Gipuzkoako zaborren helmuga bilakatzeko Diputazioak duen asmoaren aurkako jarrera tinkoa mantenduko duela.

Ildo horretan gogoratu du: “kontsulta iragarri arren, proiektua ilegala izaten jarraitzen du indarrean dagoen hondakin plangintzak ez bai du aurreikusten Gipuzkoan beste zabortegi berririk. Jakin badakite horretarako plangintza aldatu behar dela Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta aipatu ere ez dute egin nahi”. “Gainera, gehitu du, prentsaurreko berean ziurtatu zuten Osinbeltzi buruzko ikerketa eta diseinu lanekin jarraituko zutela eta honen etorkizunaren bermerik ez dagoenez diru publikoaren xahuketa bat da”.

Amaitzeko azaldu du 2006tik mahai gainean dagoela harrobia berreskuratzeko proiektu bat. “Kontsulta serio badoa, logikoena da zabortegiaren proiektuarekin jarraitu baino lehen egitea. Orduan bakarrik eta emaitzak jakin ondoren, justifikatuta geratzen da harrobia zabortegi moduan prestatzeko ikerketa lanak ordaintzen jarraitzea baina ez lehenago”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube