Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/12

Bozeramaileei Txingudi eremuari buruzko erakunde arteko bileraren berri emateko eskatu dio Iridoyk alkateari

Txingudi eremua babestutako gunea eta Bidasoa eskualdearentzat birika naturala izan dadin, administrazio desberdinen artean modu koordinatuan lan egitearen garrantzia azpimarratu du Xabier Iridoyk. Horregatik Txingudiko hiru hirien loturan eta Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzean ematen ari diren aurrerapenei buruz, ostiraleko Bozeramaile Batzordean oposizioko taldeak informatzea eskatu dio zinegotzi abertzaleak Santanori
Bozeramaileei Txingudi eremuari buruzko erakunde arteko bileraren berri emateko eskatu dio Iridoyk alkateari

Joan den urriaren 17an izan zen Txingudi eremuko erakunde arteko bileraren berri emateko, ostiraleko Bozeramaile Batzordeko gai zerrendan puntu bat eransteko eskatu dio Xabier Iridoy Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak Jose Antonio Santano alkateari. Zinegotzi abertzalearen hitzetan, «gure taldetik denbora daramagu Txingudi eremuaren baitan dauden proiektuak lantzen eta babesten, besteak beste, badiako hiru udalerrien lotura edo Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzea, eta gai horietan eman diren aurrerapausoak ezagutu nahi ditugu».

Iridoyk gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak egindako aukeren azterketaren dokumentuan, hala bizikleta eta oinezkoentzako bidean, nola kirol instalazioen lekualdatzean, aukera desberdinak mahai gainean jarri direla. Hondarribia, Irun eta Hendaia lotuko dituen bideari dagokionez, bi aukera aztertzen ari direla aurreratu du bozeramaile jeltzaleak: lehenengoa parke ekologikoaren kanpotik eta ibaiaren ertzetik joango litzateke, eta bigarrena, berriz, parke ekologikoaren kanpotik eta saihesbidearen paralelo izango litzateke. «Horren inguruan, EAJ-PNVtik, jada, adierazi dugu teknikariei dagokiela badiako hiru hiriak lotzeko modurik egokiena bilatzea. Guk proiektu horren aldeko apustu sendoa egiten dugu eta beharrezkoa den bultzada politikoa emango diogu» adierazi du.

Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzeari buruz, tokialdaketa ahalik eta denbora-eperik laburrenean eta baldintzarik hoberenetan bermatuko duen eremua bilatzeko beharra azpimarratu du. «Eusko Jaurlaritzak egindako aukeren azterketaren dokumentuaren arabera −non Olaberria, Arbes eta Zubieta aztertu diren−, Arbes da hoberen balioetsitako aukera epeak, prezioa, gaitasuna eta irtenbidearen kalitatea, hiri-logika eta irisgarritasuna, etab. bezalako alderdiak kontuan hartuta. Txosten horren arabera, Arbesen zortzi pista sartzen dira, eta horrek bat egiten du Irungo Udalak enkargatutako azterketarekin» azaldu du.

Azkenik, administrazio desberdinen artean modu koordinatuan lan egitearen garrantzia nabarmendu nahi izan du EAJ-PNVko bozeramaileak, Txingudi eremua gune babestua eta Bidasoa eskualdearentzat birika naturala izan dadin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...