Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/11

Maite Peña: “Errenteriako saneamendu sistemak usain txarrak eragiten ditu mantenu eta garbitasun faltagatik”

Maite Peña bozeramaile jeltzaleak adierazi du bizilagun eta merkatariak, bereziki erdigunekoak, usain txarrengatik kexatzen ari direla. EAJ-PNVk Bilduko udal gobernuari hiri erdiguneko saneamendu-sarea sakon garbitzeko eskatu dio.
Maite Peña: “Errenteriako saneamendu sistemak usain txarrak eragiten ditu mantenu eta garbitasun faltagatik”

Errenteriako EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaileak adierazi du legealdi honetan nabaria izan dela hiri-altzarien narriadura, lurzoruaren zein pareten garbitasun eza, eta abar.

Maite Peñak azaldu duenez, bizilagun eta merkatarien pazientziak gainezka egin du hiri erdiguneko kaleetako (Biteri, Xenpelar, Santa Maria, Magdalena, etab.) usain txarrak direla eta. Merkatari eta etxebizitzetako bizilagunek usain txarrak jasan behar dituzte egunero. Askok uste dute gorotz-hodien trabatzeen ondorio dela, baina errealitatean gertatzen dena da hiri erdiguneko saneamendu-sareak ez duela ia mantenurik ezta garbiketarik. Bozeramaile jeltzaleak adierazi du, aipatu mantenu faltak komun, dutxa, bainuontzi edota arrasketan usain txarrak eragiten dituela, ondorioz usain txarrak etxebizitza eta saltokietan nabarmentzen dira bizilagunen eta dendarien eragozpenerako. “Saneamendu-sarearen egoera dela eta da hori guztia, ez delako behar bezala garbitzen eta oinarrizko mantenua ere ez zaiolako egiten” gehitu du.

“Prebentziozko mantenu eza hain da muturrekoa beharrezkoa suertatu dela lehenbailehen prebentziozko neurri integralak hartzea, jarraitu du Peñak, egun soilik eskaeren eta gertakarien pean egiten baitzaie aurre sortzen diren arazoei”. Egoera honek okerrera egin dezake euri garaiak iristean, saneamendu-sarea eta estolderia garbitu eta berrikusita ez badago hiriko eremu baxuenetan uholdeak gertatzeko arriskua egongo da (Magdalena, Maria de Lezo, Xenpelar- Foruen Plaza...)

Errenteriako EAJ-PNVk Bilduko udal gobernuari eskatu dio dituen ardurak bere gain hartzeko, horiei aurre egiteko eta ahalik eta azkarren arazoari irtenbidea emateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...