Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/10

Bilduk zaborren tasa %30ean igo nahi duela salatu du Zizurkilgo EAJ-PNVk

“Atez atekoa sistema merkeagoa zela ziurtatuz inposatu ziguten eta orain hau” deitoratu du Marian Lazkanok.
Bilduk zaborren tasa %30ean igo nahi duela salatu du Zizurkilgo EAJ-PNVk

Zizurkilgo EAJ-PNVren udal taldeak “erabateko ezetza” iragarri du Bilduko gobernu taldeak, astearte honetan lehenik ogasun batzordean eta gero plenoan, proposatuko duen zaborren tasen %30eko igoeraren aurrean.

Bozeramale eta alkatetzarako hautagai jeltzalea den Marian Lazkanok “erabateko astakeria” moduan kalifikatu du “neurri honetako igoera batekin zigortzeko asmoa, are gehiago, atez ateko sistema merkeago zela ziurtatuz inposatu zigutenean eta orain hau”

“Aurreneko unetik, gogoratu du, salatu genuen, bai udaleko eta bai mankomunitateko arduradunek daramaten jokaera inposatzailea eta obskurantista. Gaikako bilketak ehunekoetan izan duen igoeraz informatzen gaituzte baina inoiz ez bilketa horiek zenbat kilo diren. Ezta ere ez digute erakutsi nahi bilketa sistema honen kostuen konturik”.

Sentsu honetan, Lazkanok iragarri du talde jeltzaleak igoera honen proposamenari esezko bozka emango diola. Halaber, 2015 tasen izozketa exijituko dute. Etxe hutsen ondasun higiezinaren gaineko zerga edo IBIaren errekarguaren ezeztapena ere eskatuko du ” ez duelako balio izan etxe hauek alokairuan jartzeko eta helburu bakarra dirua biltzea izan delako”.

Honen ildotik esan du inguruko hainbat udalerritan, Beasain, Legorreta, Gabiria, Arama edo Mutiloa kasu, ez dela errekargurik aplikatzen eta lehen aplikatzen zen moduko herrietan, Errenteria bezala, kendu egin dutela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...