Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako EAJk udal gobernuari eskatu dio Donostiako udal barrutia defendatzeko
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak ohiko mozio bat aurkeztuko du Osoko Bilkuran Foru Aldundiari eskatzeko “Pasaiako Udalak Carlos IV errege espainiarrak 1805ean emandako agindua betetzeko egin duen eskaera, hau da, gaur egungo mugarritzea aldatzeko, eta, hartara, egungo Donostiako udal barrutia aldatzeko eskaera bazter dezala”. Era berean, talde jeltzale donostiarraren iniziatibak eskatzen dio udal Gobernuari “Donostiako udal barrutia defenda dezala Foru Aldundiaren aurrean”.
"Pasaiako Udalak berriz eskatu berri du, beste behin, Donostiako udal barrutiaren parte bat, oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiari egin dio eskaera. Pasaiako eskaerak Donostiako barrutiaren %10i eragiten dio eta, garrantzitsuagoa dena, 25.000 donostiarri”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.
"Pasaiako Udala, gaur egungo errealitateari erabat bizkarra emanez, Donostiako barrutia modu esanguratsuan aldatzen saiatzen ari da; errealitate hori bi mendez sendotzen aritu da eta eskaera hori egiten ari da beretzat eskatzen duen lurraldean bizi diren 25.000 donostiarren nahiari erabat muzin eginez; hori da okerrena” nabarmendu du Goiak.
"Pasaiako Udalak Foru Aldundiarengana jotzeko hartu duen azken erabakia begi onez hartu du egungo Aldundiaren gobernuak, iniziatibaren bultzatzaileek aditzera eman dutenez. Ez gaitu harritzen. Igeldoren aurrekaria hortxe dugu, kasu horretan Aldundiaren Gobernuak, erabat alde bakarretik eta Donostiako Udala aintzakotzat hartu gabe, Donostiako lurraldearen parte bat bereizteko eta beste udalerri bat osatzeko erabakia hartu zuen”, gogorarazi du Eneko Goiak.
"Atentzioa ematen du, gainera, Donostiako Udal Gobernuak Pasaiako herriarekin gaur egun dituen mugak defenditzeko inolako iniziatibarik hartu ez izana. Egoera horren aurrean, eta udal gobernua beste behin ere ezer egiten ari ez denez, uste dugu Udalbatzak jarrera hartu behar duela hiritarrek ezagutu dezaten zein den milaka donostiarri eragin diezaieken gai honekiko jarrera”, amaitu du Eneko Goiak.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


