Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/07

Soraluzeko EAJk udalari galdatzen dio udal webgunea berritu dezan

Iker Aldazabalek jakinarazi du “aurrekontuetan 15.000 euroko partida bat dagoela, oraindik ere, gauzatu ez dena”
Soraluzeko EAJk udalari galdatzen dio udal webgunea berritu dezan

Soraluzeko Udaletxeko EAJko udal taldeak, Bilduko udal gobernuari eskatu dio udaletxeko webgunea berritu dezan “komunikazio gaietarako, 2014ko aurrekontuetan dagoen 15.000€ tako partida erabiliz”.

Bozeramailea den Iker Aldazabalek, jakinarazi du “ulertezina dela urtea amaitzeko 2 hilabete eskas gelditzen diren honetan, oraindik ere komunikazio gaietarako aurreikusita dagoen partida gauzatzeke egotea, partiden kudeaketa eta jarraipen ezaren adibide garbia”.

Ildo beretik jarraituz, azpimarratu nahi izan du “Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, eta Euskal Enplegu Zerbitzuaren (Lanbide) laguntzaz, posible izan da herri mailan, udalak, lau kontratazio berri burutzea. Hauetatik bat komunikazio gaietarako eta webgunea berritzeko kontratatu da”.

Aldazabalek nabarmendu du “webgune erakargarri eta erabilgarri batek duen garrantziaz, horrela herritarrek zuzenean informatuta egoteko aukera izango lukete, beraien kudeaketak egin edota kezka, iradokizun eta kexak planteatzeko aukera izango lukete era erraz batean”.

Azkenik, gogorarazi du, Udaletxeko EAJko udal taldeak udal gobernuari eginiko eskaera. Udalaren domeinua, .EUS domeinu bezala erregistratu eta aktibatu dezan. Espero dugu, Euskararen Nazioarteko Egunerako, abenduaren 3ko, webgunea berrituta eta adierazitako domeinua martxan jarrita egotea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...