Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduk gezurraren eta pentsatu gabeko erabakien aukera egin du
Osinbeltzeko zabortegia ez da legezkoa, ez du zentzurik eta ingurumenari kalte egiten dio.
Behin Zestoan Osinbeltzeko zabortegiari buruz kontsulta egingo dela ezagututa, Gipuzkoako EAJ-PNVren izenean Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Legealdi osoan zehar Bilduk Foru Arauari eta indarreko Foru Plangintzari boikota egin die, eta, hortaz, gehiengo demokratikoaren aurka egin du. Hori da Bilduk egin duen gauza bakarra: bertan behera utzi du besteok gehiengo demokratikoa errespetatuz eraikitakoa”.
Gipuzkoako EAJ-PNVk gogorarazi du, duela aste batzuk Iñaki Errazkinek aditzera eman zuela egungo zabortegien ordez beste bat irekiko zuela –2015eko udazkenean – eta, hain zuzen ere, Zestoako Osinbeltz harrobian irekiko zuela, hau da, herritik 500 metrora eta Urola ibaiaren ondoan.
Horiek horrela, Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Errazkinek bere erabakia justifikatzeko zabortegiaren hainbat ezaugarri faltsu erabili ditu. Eta besteak beste esan du, bizigabea dela, ez duela usainik, ez duela lixibaturik sortzen eta ez duela ingurumen arazorik sortuko. Baina aitzitik, hainbat teknikarik ezaugarri horiek guztiak zalantzan jarri dituzte”. Era berean, Ezeizabarrenak azpimarratu du, Zestoako herritar plataforma batek eskatu duela gaiari buruzko kontsulta eta, gaur bertan, diputatu nagusiak aditzera eman duela kontsulta egingo dela, baina behin hauteskundeak igarota. Beraz, badirudi orain kontsulta egitea onartzen dutela zabortegia ireki behar zuten urtaro beran”.
Horrenbestez, Gipuzkoako EAJ-PNVko kideak adierazi du, argi gelditu dela esker abertzaleak legealdia amaitutzat eman duela hondakinen kudeaketan.
Xabier Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa esan du: “Hau guztia Bilduren jarreraren ondorioa da. Izan ere, Bilduk aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartzen jarraitzen du, gezurra esaten jarraitzen du, gainerako iritziak mespretxatzen ditu eta ez du eraginkor kudeatzen. Horiek guztiak kontuan hartuta, egoera kolapsatu egingo da”.
Azkenik, hona hemen jeltzale gipuzkoarraren hitzak: “Bilduk ez du gaia konpondu nahi, baizik eta arazoa handitu du, betiere, gaia kontrolpean izateko eta bere iritzia inposatzeko. Gainera, Osinbeltzen hiri hondakinak jasotzea ez da legezkoa, ez du zentzurik eta ingurumenari kalte egiten dio”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


