Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Helburua gertuago
Eusko Jaurlaritzak egin duen azken SOCIOMETROak erakusten ditu hiru lurralde historikoetako boto-asmoaren nondik norakoak; gaur egun bizi dugun iritzi joeren argazkia erakusten digute datu horiek, datu horiek ez dira hauteskundeen emaitza, ez da gauza bera, beraz.
Gipuzkoari dagokionez, argi eta garbi ageri den funtsezko informazioa da, bi ereduen arteko talka gogorra izango dela: EAJ-PNV eta Ezker Abertzalearen artekoa, alegia. Ez dago gobernatzeko beste aukerarik. Egunerokoa gero eta itxiagoa da.
2011ko udal eta foru hauteskundeetan, EH BILDU (Bildu gehi Aralarrek) botoen %36,66a batu zuten Gipuzkoan, EAJ-PNVk %23,52a lortu zuen. %16,13ko abantaila ateratzen ziguten garai hartan. Orain, ordea, etengabe eta pixkana murrizten ari da alde hori. Inkesta horren arabera, gaur egun Ezker Abertzaleak %32,9 batuko luke eta %25,8 EAJ-PNVk; hau da, gaur bertan, %7,1eko aldea aterako lioke EAJ-PNVk, 2011an %16,13 ateratzen zion; eta 4 batzarkidera egongo litzateke, ez gaur egungo bederatzira. Alderdi konstituzionalistek, berriz, krisi latza ari dira jasaten eta Podemosek botoen %8,2a eskuratuko luke.
Donostian, are gogorragoa da Ezker Abertzalea eta EAJ-PNVren arteko lehia. Ezker Abertzalea eta Eneko Goia buru duen proiektuaren arteko aldea %3,8koa da bakarrik. 8 zinegotzi lortuko lituzke Ezker Abertzaleak eta 7 EAJ-PNVk. Sekula baino aukera handiagoa dago Donostian hauteskundeak irabazteko. %28,58tik %25era jaitsiko litzateke EHBILDU eta %17,93tik %21,20ra igoko litzateke EAJ-PNV, %10,65etik %3,8ra jaitsiz bien arteko aldea.
Gipuzkoarrek bi ereduen arteko aukera egin beharko dute: inposizioa ezaugarri duen Ezker Abertzalearena ala elkarrizketa eta adostasunean oinarritutako EAJ-PNVren eredua; errealitatetik urruntzen den proiektua ala Gipuzkoarentzat oparotasun, konfiantza eta segurtasuneko etorkizunaren bila dabilen proiektua.
Horretarako lanean segitu beharko dugu orain arte bezala; herriz herri; ilusioz beteriko lantalde handi bat bezala, jende guztiari adituz, umiltasun eta seriotasunez. Gero eta gertuago dugu helburua.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


